2016/05/13ko prentsa-oharra
Industriaren salmentak goraka 2014an eskualde erdietan
Enplegua goraka hirutan: Arabako Ibarretan, Errioxan, Goierrin
Erauzketa-industrian eta manufakturan salmenta garbiak goraka Euskal AEko 20 eskualdeetatik 10etan 2014an, non metatzen baitziren salmenta guztien %72 eta enpleguaren %61, Eustaten datuen arabera. Salmenta hazkunde handienak 2013.aren aldean: Urola Kostan %6,8, Errioxan %5,7. Jaitsiera handienak: Arabako Mendialdean %-19,5; Enkarterrietan %-13,7.
Salmenta garbien banaketa erauzketa eta manufaktura industrian, eskualdeka. 2014. Mila eurotan
Iturria: Eustat. Euskal AEko industriaren estatistika
Araban salmentak %0,9 gehitu 2014an. Sei eskualdeetatik lautan, non dauden salmenten eta enpleguaren %93, urte arteko hazkundeak, batez ere Errioxan (%5,7), Kantauri arabarrean (%4,2), Arabako Ibarretan (%4). Arabako Mendialdean %-19,5 eta Gorbeiako Inguruan %-11,5 salmenta garbietan; eskualdeotan industria dezente bakanagoa da. Lautadan, non ditugun salmenten %64, %0,8ko hazkundea.
Bizkaian zeinu ezberdinak eskualdeetan. Lurralde osoan %-0,3. Durangaldean %+1,6, Markina-Ondarroan %+3,5. Enkarterrietan %-13,7, Plentzia-Mungian %-6,6, Gernika-Bermeon %-6,4. Bilbo Handia, non ditugun Bizkaiko salmenten %70 ia, lehengoan (%0,0).
Gipuzkoa eskasen, %-0,7. Urte arteko positiboak Debabarrenan (%6,8) eta Goierrin (%3,7) bakarrik. Debagoienan salmentetan %-6,3, Tolosaldean %-3,6. Gainerako eskualdeetan jaitsierak, denak %2ren azpitik. Donostian, non salmenten %25 egiten den, jaitsiera %1en azpitik.
Urte artekoan, Erkidegoan, %-1,9 langile okupatuetan; hiru eskualdeetan bakarrik goraka.
Araban goraka manufaktura eta erauzketa enplegua Ibarretan (%3,2) eta Errioxan (%0,4). Kantauri Arabarrean %-4,2 enpleguan. Lautadan, non langile okupatuen %62 ditugun, %-2,9.
Bizkaian enplegua jaitsi egin da eskualde guztietan 2013tik 2014ra, batez ere Plentzia-Mungian (%-6,2) eta Enkarterrietan (%-5,9). Bilbo Handian, non dugun lurraldeko enpleguaren %55, %-1,1.
Gipuzkoan, antzera. Goierrin bakarrik hazkundea enpleguan 2013.aren aldean, %2,6. Tolosan %-0,7 eta Debagoienan %-5,6; beste eskualdeak tartean. Donostian, non dugun lurraldeko enpleguaren %25, ia %-1 manufaktura eta erauzketako enpleguetan.
Ohar metodologikoa:
Erabilitako sektorizazioa Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009) da; eskualdeen araberako desagregazioan B (erauzketa) eta C (manufaktura) sekzioak bakarrik daude.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo industriaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko industriaren estatistikari buruzko datu-bankua