2016/07/14ko prentsa-oharra

EZKONTA-HAUSTEEN ESTATITIKA 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn, 2013an, 3.307 ezkontza desegin ziren, aurreko urtean baino %3,2 gehiago

Adin txikikoak baziren kasuen %19,2tan, zaintza partekatua

Euskal AEn 2013an 3.307 ezkontza desegin ziren, aurreko urtean baino %3,2 gehiago, mila biztanleko 1,5eko haustura tasa, Eustaten datuen arabera. %15,6 Araban izapidetu ziren; %53,3 Bizkaian; 31,1 Gipuzkoan.

Ezkontza haustura ezkontza-aldiaren bukaera da, deuseztasun, legezko banantze edo dibortzio zuzenengatik; azken hau aurretiko legezko banantzerik gabekoa da.

Dibortzio zuzenen 2.315 adostasunez burutu ziren; 799 adostasunik gabe. Banantzeetan, 151 eta 40.

1. taula.  Euskal AEko ezkontza-hausturak, sententziaren arabera			
Oinarria: Eustat. Ezkontza-hausteen estatistika

Hausturen %62,3tan eskaria bi ezkontideek aurkeztu zuten; %25,8tan emazteak; %11tan senarrak.

10 hausturatik 4 lehen 10 urteetan izan ziren; %26, 20 urtetik aurrera. Banantzeetan, ezkontza-aldien %51,8k 20 urtez edo gehiagoz iraun zuen. Dibortzio zuzenengatik desegindakoek 15 urtez iraun zuten batez beste; banantzeengatikoak 22z.

Desegindako ezkontzen %37,9tan ez zegoen adin txikiko seme-alabarik edo adin nagusiko menpekorik; %55,4tan adin txikikoak besterik ez zeuden; %3,1etan adin nagusiko menpekoak besterik ez; %3,7tan adin txiki eta nagusiko menpekoak.

Seme-alabekiko ezkontzen %69,8tan mantenu-pentsioa aitaren ardura; %12tan amarena; %18,2tan biena.

Adin txikikoen zaintza: amarena %68,4tan; aitarena %12,1etan; biena %19,2tan.

2013an, 3.644 dibortzio

2013an 3.644 dibortzio; 530 kasutan aurretiko legezko banantzearekin, 3.144 zuzenak.

3.615 bikote heterosexual dibortziatu ziren; 29 homosexual, 17 gizonezkoenak eta 12 emakumezkoenak.

Dibortzio heterosexual gehien, %40,2, gizonen 40-49 urte bitartean; %41,8 emakumeen 35-44 urte bitartean. Dibortziatutako emakumeen batez besteko adina, 43 urte; gizonena 46.

Gizonen %9,6, atzerritarrak; emakumeen %10.

Ezkondu zirenean, ezkontiderik gehien aurretik ezkondu gabeak ziren. Senarren %10,8 dibortziatua, %0,6 alargun; emazteen %8,2 eta %0,6.

Dibortzioa gauzatu zenean ezkontide gehien Euskal AEn bizi ziren; kanpoan, gizonen %3,6 eta emakumeen %2,5.

2013an, 191 banantze eta 2 deuseztasun

2013ko 191 banantzeen arteko %79,1, adostasunez; %21 adostasunik gabe.

Banandutako emakumeen batez besteko adina, 49 urte; gizonena 52.

2 deuseztasunak Gipuzkoan eta Bizkaian ebatzi ziren; emakume eta gizonen batez besteko adina 37 urte.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo ezkontza hausteen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn, 2013an, 3.307 ezkontza desegin ziren, aurreko urtean baino %3,2 gehiago

Eragiketa : 
Ezkontza-hausteen estatistika
Eragiketa kodea : 
010314
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2021
Eguneratze data : 
2016/07/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0013542_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali