Metodologia-fitxa: Ezkontza-hausteen estatistika (Kod. 010314)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

23/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

23/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Ezkontza-hausteen estatistikak (aurrerantzean, EHE) Euskal AEko organo judizialek urtero izapidetu eta epaitutako dibortzioei, banantzeei eta deuseztatzeei buruzko informazioa ematen du.

Hauek dira EHEak ikertutako aldagai nagusiak:
- Haustura mota: zuzeneko dibortzioak, deuseztatzeak eta banantzeak
- Dibortzio mota: bien adostasuna/auzia eta aurretiaz bananduta/banandu gabe
- Banantze mota: bien adostasuna/auzia
- Organo erabakitzailea: epaitegiak, erregistro zibilak, notarioak
- Pertsona eskatzailea
- Ezkonaldia
- Ezkontideen ezaugarri soziodemografikoak
- Prozesuari loturiko aldagaiak: elikadura-pentsioa, zaintza eta abar.

3.2. Sailkapen-sistemak

Eragiketa honek ikertutako aldagai nagusien berezko sailkapenak (Ikus 3.1 atala) eta lurralde-sailkapen estandarrak erabiltzen ditu.

3.3. Estaldura sektoreka

EHEak Euskal AEn dibortzioei, deuseztatzeei eta banantzeei buruzko auziak ebazten dituzten epaitegi eta notariotza guztiak barne hartzen ditu.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

EHEaren oinarrizko unitatea erreferentzia-urtean zehar emandako ezkontza-hausturei (deuseztatzeak, banantzeak eta dibortzioak) buruzko epaia edo akordioa da.

3.6. Biztanleria estatistikoa

EHEan aipatzen den populazio-eremua Euskal Autonomia Erkidegoko justizia-organoetan eta Euskal AEko notariotzetan izapidetzen diren gaiak dira, ezkontza-hausturei dagozkienak, hau da, deuseztatzeak, banantzeak eta dibortzioak.

3.7. Eremu geografikoa

EHEak Euskal AE osoa barne hartzen du.

3.8. Denborazko estaldura

EHEa 2015. urtean argitaratu zen lehen aldiz, 2012. urteari buruzko datuekin. Hala ere, 2011z geroztiko datuak daude datu-bankuak.

3.9. Oinarri-aldia

Oinarri-aldia datuen lehen erreferentzia-urtea da (2011. urtea).

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Datuak zenbaki absolututan neurtzen dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Erreferentzia-aldia urte naturala da.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

Ez dagokio.

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Estatistika hau sekretu estatistikoari lotua dago. Babes horrek bildutako informazioa tratamendu erabat anonimo eta agregatua bermatzen du, informazioa ezingo izango baita inoiz izenarekin batera erabili, ezta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak urtean behin ezagutarazten dira.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak jasotzen dituzte, baita honako taula hauek ere:

    - Ezkontza-hausturei buruzko taula estatistikoak:
       Euskal AEko ezkontza-hausturak, probintzia judizialaren eta haustura motaren arabera; epai motaren eta demandatzailearen arabera; prozesu judizialaren iraupenaren arabera (hilabeteak); ezkonaldiaren arabera (urteak); ezkontza-urtearen arabera; bikotearen seme-alaba bakoitzeko; eta konpentsazio-pentsioaren, elikadura-pentsioaren eta seme-alaben zaintzaren arabera.

    - Dibortzioei buruzko taula estatistikoak:
      Euskal AEko dibortzioak, probintzia judizialaren eta aurretiazko legezko banantzearen arabera; ezkontza motaren arabera, ezkonaldiaren arabera (urteak); eta ezkontza-urtearen arabera.
      Euskal AEko sexu desberdineko bikoteen dibortzioak, probintzia judizialaren eta aurretiazko legezko banantzearen arabera; ezkontideak bizi diren lurralde historikoaren arabera; ezkontideen nazionalitatearen arabera; ezkontideen adinaren arabera; eta ezkontideen ezkondu aurreko egoera zibilaren arabera.

    - Banantzeei buruzko taula estatistikoak:
       Euskal AEko sexu desberdineko bikoteen banaketak, probintzia judizialaren eta aurretiazko legezko banantzearen arabera; ezkontideak bizi diren lurralde historikoaren arabera; ezkontideen nazionalitatearen arabera; ezkontideen adinaren arabera; eta ezkontideen ezkondu aurreko egoera zibilaren arabera.

- Metadatuak:
    - Metodologia eta kalitatea: honako agiri hauek ditu: Kalitate-fitxa eta metodologia-fitxa.
    - Definizioak

Ezkontza-hausteen estatistika

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
Hausturak
Euskal AEko ezkontza-hausturak, sententzia-motaren, probintzia judizialaren eta haustura-motaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko ezkontza-hausturak, demandatzailearen, probintzia judizialaren eta haustura-motaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko ezkontza-hausturak, prozesu judizialaren iraupenaren, probintzia judizialaren eta haustura-motaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko ezkontza-hausturak, ezkontzaren iraupenaren, probintzia judizialaren eta haustura-motaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko ezkontza-hausturak, ezkontzaren urtearen, probintzia judizialaren eta haustura-motaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko ezkontza-hausturak, adin txikiko seme-alaben, probintzia judizialaren eta haustura-motaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko ezkontza-hausturak, seme-alaba adinez nagusi eta menpekoen, probintzia judizialaren eta haustura-motaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko ezkontza-hausturak, konpentsazio-pentsioaren, probintzia judizialaren eta haustura-motaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko ezkontza-hausturak, elikadura-pentsioaren, probintzia judizialaren eta haustura-motaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko ezkontza-hausturak, seme-alaben zaintzearen, probintzia judizialaren eta haustura-motaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Dibortzioak
Euskal AEko dibortzioak, ezkontza-motaren, probintzia judizialaren eta aurreko legezko banaketaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko dibortzioak, ezkontzaren iraupenaren, probintzia judizialaren eta aurreko legezko banaketaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko dibortzioak, ezkontzaren urtearen, probintzia judizialaren eta aurreko legezko banaketaren. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko sexu desberdineko pertsonen dibortzioak, ezkontideak bizi ziren lurraldearen, sexuaren, probintzia judizialaren eta aurreko legezko banaketaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko sexu desberdineko pertsonen dibortzioak, ezkontideen naziotasunaren, sexuaren, probintzia judizialaren eta aurreko legezko banaketaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko sexu desberdineko pertsonen dibortzioak, ezkontideen adinaren, sexuaren, probintzia judizialaren eta aurreko legezko banaketaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko sexu desberdineko pertsonen dibortzioak, ezkontideen ezkondu aurreko egoera zibilaren, sexuaren, probintzia judizialaren eta aurreko legezko banaketaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko sexu desberdineko pertsonen dibortzioak, probintzia judizialaren, dibortzio-motaren eta demandatzailearen arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Banantzeak
Euskal AEko sexu desberdinetako pertsonen banantzeak, ezkontideak bizi ziren lurraldearen, sexuaren, probintzia judizialaren eta banaketa motaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko sexu desberdinetako pertsonen banantzeak, ezkontideen naziotasunaren, sexuaren, probintzia judizialaren eta banaketa motaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko sexu desberdinetako pertsonen banantzeak, ezkontideen adinaren, sexuaren, probintzia judizialaren eta banaketa motaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download
Euskal AEko sexu desberdinetako pertsonen banantzeak, ezkontideen ezkondu aurreko egoera zibilaren, sexuaren, probintzia judizialaren eta banaketa motaren arabera. 2011 - 20212023/02/03Download

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.

Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

EHEan EUROSTATek proposatutako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, kostua eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

EHEaren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak honako hauek dira:

- Euskal AEko administrazio orokorra
- Hedabideak
- Unibertsitateak

2023 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 2 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2023 urtean, gogobetetze-indizea 4,12 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,27. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren plan eta programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Ildo horretan, EHEaren emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena udalerria da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

% 100eko estaldura-tasari eusteko eta ezkon-data egotzien ehunekoa murrizteko helburua ezartzen da.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Ez dago laginketa-errorerik, errolda-eragiketa bat baita.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak

Ezkontza-dataren aldagaiari buruzko informaziorik eza egozten da. Egozpen-tasa % 7 ingurukoa izaten da. Aldagai hori garrantzitsua da ezkontzaren iraupena kuantifikatzeko.
Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2023 aldian:

Egozpen tasa - Ezkontzaren data: % 6,80

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2023 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 13 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa


2023 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2023 urtean 11 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Ezkontza-hausturen zifrak ez dira guztiz koherenteak ez Justizia Administrazioko Zuzendaritzaren (Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saila) datu-basearekin, ezta EINekin ere; izan ere, Justizia Administrazioaren kasuei EINen mikrodatuetatik datozen notariotza-kasuak gehitzen zaizkie.

15.4. Barne-koherentzia

EHEaren datuen koherentzia bermatzeko, Justizia Administrazioko Zuzendaritzaren datuei eta EINen datuei erregistro bikoiztuen baliozkotze-kontrolak aplikatzen zaizkie.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 15600 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez dira berrikusten.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Datuak administrazio-izaerako informaziotik eta Eustaten beste iturri estatistiko batzuetatik (Biztanleriaren Estatistika Erregistroa, Ezkontzen Estatistika eta Jaiotzen Estatistika) eta EINetik (Deuseztatzeen, Banantzeen eta Dibortzioen Estatistika) lortzen dira.

Ikertutako unitateak 3.000 ezkontza-haustura inguru dira.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Urtero, Justizia Administrazioko Zuzendaritzatik honako informazio hau jasotzen da:
- Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialek izapidetutako dibortzioak, banantzeak eta ezkontza-deuseztatzeak, erreferentziako urtearen urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean epaia jaso dutenak.
- Erregistro Zibilei bidali zaizkien eta aurreko puntuetan aipatuta diren gaien exhortoak.
- Exhortorik sortu ez duten edo hori, edozein arrazoirengatik, eskuragarri ez dagoen gaietarako, ezkontzaren desegite-data lortzea ahalbidetzen duen ebazpena edo bestelako agiriak ematen dira.

Halaber, urtero eta erregulartasunez, EINetik Euskal Autonomia Erkidegoko mikrodatuen fitxategia jasotzen da, Deuseztatzeen, Banantzeen eta Dibortzioen Estatistikatik, eta hortik lortzen dira Justiziaren datu-basean jasota ez dauden aldagaiak eta notariotza-kasuak.

18.4. Datuen baliozkotzea

Zenbait baliozkotze egiten dira, eta, horietan, besteak beste, exhorto okerrak zuzentzen dira, egiaztatzen da eremu jakin batzuek informazioa beteta dutela eta baliozkotze gurutzatuak egiten dira, datuen koherentzia eta bikoiztutako datuak ezabatzen direla bermatzeko.

18.5. Datuen bilketa

Datuak osatzeko eta/edo zuzentzeko, honako iturri osagarri hauekin batzen dira:

- Ezkontzen estatistika: ezkontideen ezkon-data eta datu demografikoak ematen ditu.
- Jaiotzen estatistika: seme-alaba adingabeen kopurua ematen du.
- Biztanleriaren Estatistika Erregistroa: ezkontideen datu demografikoak ematen ditu.
- EINen deuseztatzeen, banantzeen eta dibortzioen estatistika: informazioa ematen du aldez aurreko legezko banantzeari buruz, ezkon-datari buruz, adingabeko seme-alaben eta/edo adineko mendeko pertsonen kopuruari buruz eta haien zaintzari buruz, baita konpentsazio- eta mantenu-pentsioa nork ordaintzen dituen ere.

Informazioa iturri horiekin osatu edo zuzendu ezin izan den kasuetan, haien egozpena egiten da.

Urteko datuak ustiatu egiten dira, Eustaten webgunean argitaratzen diren estatistika-taulak sortzeko.

18.6. Doikuntza

Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali