2016/07/08ko prentsa-oharra
Euskal AEn, 2015eko familia-etxeko batez besteko gastua 2006koaren parean
33.300 euro pasa 2015ean, %4,7 gehitu delarik aurreko urtearen aldean
Familia-etxeko batez besteko gastua, 2015ean, 33.318 euro, aurreko urtean baino %4,7 gehiago; krisiaren aurreko urteko 2006koaren aldean, gainetik da, Eustaten datuen arabera. Gastu hau estatuko batez bestekoaren %21,5 gainetik da.
Etxebizitzaren, uraren, elektrizitatearen eta beste erregaien batez besteko gastua, handiena, %3,9 gehitu da 2015ean aurreko urtearen aldean; 2006koaren aldean, %26,4. Garrantzian bigarrena, Elikagai eta edari ez-alkoholdunetan egina, %3,5 gehitu da 2014koaren aldean; %1,2 gutxitu 2006koaren aldean. Hotel, kafetegi eta jatetxeetan, %6,3ko gehikuntza aurreko urtearen aldean eta %1,8ko jaitsiera 2006koaren aldean. Garraioetan, jaitsiera handia (%-24,4) 2006koarekiko; %+5,3, 2014koarekiko.
Krisiaren aurreko garaiaren aldean: Jantziak eta oinetakoak (%-21,5); Altzariak eta etxeko ekipamendua (%-22,1), Aisia, ikuskizunak eta kultura (%-20,0). 2006koaren aldean, gehikuntzak: Edari alkoholikoak eta tabakoa (%10,9), Osasuna (%13,0), Irakaskuntza (%31,5).
Gastu-egitura, 2015ean euskal etxeetan: Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gas eta beste erregaiak, etxeko batez besteko gastuaren %34,8; Elikagaiak eta edari ez-alkoholdunak, %13,8; Hotel, kafetegi eta jatetxeak, %10,4. Ondoren Garraioak (%9,9), Beste ondasun eta zerbitzuak (%7,3), Jantziak eta oinetakoak (%4,9). 2006tik etxebizitza-gastuak gehitu dira gehien, %27,7tik %34,8ra, ehuneko zazpi puntu pasa. Garraio-gastua jaitsi egin da, 2006ko %13,2tik 2015eko %9,9ra; termino korronteetan. Elikaduran, gastua %14,1etik %13,8ra jaitsi.
Pertsonako batez besteko gastua, 13.997 euro; %5,1 gehitu da, euro korronteetan, 2014koaren aldean. Estatuaren osotasunaren aldean %27,7 gehiago da, handiena duen erkidegoa; ondoren Madril (12.678) eta Nafarroa (12.656).
2015eko kontsumo gastu osoa %5,2 gehitu da absolutuan 2014koaren aldean; gastu-taldeetan, denetarik. Gastu-talde nagusiak, Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gas eta beste erregaiak (%4,4) eta Elikagaiak eta edari ez-alkoholikoak (%4,0) gehitu dira. Hotel, kafetegi eta jatetxeetan, %6,9 gehitu gastu osoan. Gastu mota guztietan dago gehikuntza aurreko urtearen aldean; nabarmentzekoa Osasuna (%17,3).
Etxeko batez besteko gastua hileko diru-sarreren arabera aztertuz gero, alde handiak dira. 2015ean, hilean 1.000 eurotik beherako diru-sarreradun etxeetan, batez besteko urteko gastua 17.151 euro; hilean 3.000 edo gehiago jasoz gero, 51.390 euro.
2014koaren aldean, etxeko batez besteko gastua gutxitu egin zen diru-sarrerak 1.000tik behera zituzten etxeetan, %-1,4. Gainerakoetan batez besteko gastua zertxobait gehitu zen; 2.999tik gorakoetan gehikuntza %5,0.
Gasturik handiena 10.000 biztanletik beherako udalerrietan egiten da, familiako 34.422 euro, Euskal AEko batez bestekoa baino %3,3 gehiago. Familiako batez besteko gasturik txikiena (32.447 €),100.000 biztanledun eta hortik gorako udalerrietan.
2015ean, Euskal AEko gastuaren %14,2 arabarrek egin zuten; bizkaitarrek %53,2; gipuzkoarrek %32,6.
Oharra: Estatistikako Institutu Nazionalarekin (EIN) elkarlanean egin da inkesta hau.
For further information:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Press Service: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62
Euskal AEko Familia-gastuaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago