2016/09/26ko prentsa-oharra
2016ko bigarren hiruhilekoan esportazioen prezioak %0,1 gutxitu ziren aurrekoaren aldean
Inportazioen prezioetan %2,3ko gehikuntza
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko esportazioen prezioak %0,1 jaitsi ziren, 2016ko bigarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, %4,3ko jaitsiera.
Inportazioetan hiruhileko arteko %+2,3 prezioetan; 2015eko hiruhileko beraren aldean %-10,6.
2016ko lehen hiruhilekoaren aldean esportazio energetikoak %4,2 gehitu; ez-energetikoen prezioak, %0,1 gutxitu. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean esportazio energetikoen prezioak %25,8 gutxitu; ez-energetikoenak, %1,8.
Produktu energetikoen inportazio prezioetan %+11,1 hiruhileko artean; ez-energetikoenean %+0,5. Urte artean, energetikoen prezioetan, %-29,1; ez-energetikoenetan %-2,7.
Ondasunen helburu ekonomikoaren sailkapenari jarraituz: Kontsumo ondasunen prezioetan %+0,2; Bitarteko ondasunenetan %+0,4; Kapital ondasunenetan %-2,0; esportazio prezioen indizean eta aurreko hiruhilekoaren aldean. Urte artean: Kontsumo ondasunen prezioetan %-1,0; Kapital ondasunenetan %-5,1; Bitarteko ondasunenetan %-4,9.
Inportazioetan, Kapital ondasunenetan hiruhileko artean %+0,1; urte artean %+0,3. Bitarteko ondasunenetan, %+2,3, %-12,8. Kontsumo ondasunenetan %-0,3, %+5,4.
2016ko lehen hiruhilekoaren aldean, esportazioak nora doazen kontuan harturik, prezioak: 28-EBn (%-0,2), Euro-eremuan (%-0,3), Munduko gainerakoan (%-2,3). ELGAn (%+0,4). Urte artean: Euro-eremuan (%-6,0), ELGAn (%-4,6), 28-EBn (%-5,6).
Aurreko hiruhilekoaren aldean %-3,0 inportazioen prezioetan ELGAn. Urte artean beherako joera prezioek, batez ere Munduko gainerakoan (%-17,4) eta ELGAn (%-7,7).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: prentsazerbitzua@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI. Datu - bankua