2016/08/26ko prentsa-oharra
Industri Prezioen Indizea (IPRI) 2016ko uztaila
2016ko uztailean industriako prezioek %0,1 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2016ko uztaila 2015ekoaren aldean) %3,2 jaitsi
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,1 gehitu ziren 2016ko uztailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, uztaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %3,2 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2016ko uztailean, Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%3,9), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%1,5) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak prezioetan: Kautxu, plastikoa eta ez-metalezko beste produktuak (%-2,8), Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-2,3), Erauzketa industriak (%-0,9).
2016ko uztailean, 2015ekoaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%2,7), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%2,3), Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%1,4). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-18,3), Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-3,6), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-3,3).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, uztailean, sektore-talde handien prezioek gora egin dute, Bitarteko ondasunetan (%-0,6) izan ezik. Energiaren prezioak %1,3 gehitu; Ekipo-ondasunenak %0,2; Kontsumo-ondasunenak %0,1; azken hauen barruan, ez-iraunkorrenak %0,1 gehitu, iraunkorrenak %0,0.
Urte artean: Energiaren prezioak %-12,0, Bitarteko ondasunenak %-2,6. Ekipo ondasunen prezioak %1,2 gehitu; Kontsumo-ondasunen prezioak guztira %0,6. Azken horien barruan, iraunkorren prezioak %-0,6; ez-iraunkorrenak %+1,0.
Informazio gehiago.
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) datu-bankua