2016/10/28 prentsa-oharra

BERRIKUNTZAKO ADIERAZLEEN PANELA (EIS), 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AE berrikuntza handiko herrialdeen mailan dago, Europako Berrikuntza Indizearen arabera, EIS 2016

Euskal AE lehen aldiz kokatu da Europako batez bestekoaren gainetik Ikerketa Sistemari dagokionez

Europako Berrikuntzako Adierazleen Panelak –European Innovation Scoreboard (EIS) 2016, lehen Innovation Union Scoreboard (IUS)– 0,482ko balioa lortu du Euskal AEn, EUSTATek landutako datuen arabera. Balio horrekin, berrikuntza handiko herrialdeen mailan kokatzen da Euskal AE.

EIS etengabe berrikusten den adierazle-panel bat da, panela osatzen duten adierazleak berak zein balioak kalkulatzeko formula berraztertzen dira-eta. Izan ere, urtero gehitzen dira herrialdeetako daturik eguneratuenak, eta horrek serie osoa berriro kalkulatzea ekartzen du.

EIS 2016 panelaren arabera, Euskal AEk gehitu egin du bere adierazlearen balioa azken urte honetan (0,478 zen 2015ean eta 0,482 da 2016an), eta 28 herrialdeetako Europar Batasunaren (EB-28) batez bestekora hurbildu da, lau ehunenekoetara geratu baita. Espainiaren balioa, berriz, hamabi ehunenekotan gainditu du.

1. grafikoa. Europako 2016ko EIS Berrikuntza Adierazleen Panela. Euskal AE eta EB-28

graf0013697_01_e.png

Iturria: Eustat -Berrikuntzako adierazleen panela (EIS)- eta Europar batzordea

Oharra: Grisez ageri diren zutabeetan, iazko balioak ageri dira, EIS 2016n arabera kalkulatuta.

Europako Berrikuntzako Adierazleen Panelaren bidez –EIS 2016– neurtu nahi da herrialdeetako ekonomiek zein mailatan duten berrikuntzarako ahalmena eta zer mailatan garatzen dituzten berrikuntzako jarduerak. EB-28ko herrialdeak lau kategoriatan taldekatzen dira, lortutako puntuazioaren arabera eta Europako batez bestekoarekiko kokapenaren arabera. Lehen taldean, berrikuntzan liderrak diren herrialdeak daude, hau da, batez bestekoaren % 120 baino puntuazio handiagoa lortzen duten herrialdeak: Suedia (0,70), Danimarka (0,70), Finlandia (0,65), Alemania (0,63) eta Herbehereak (0,63). Dena dela, Europan Suitza da berrikuntzako abangoardiaren liderra (0,79).

Bigarren taldean, berrikuntza handiko herrialdeak daude, hau da, Europar Batasunaren batez bestekoaren % 90 eta % 120 arteko puntuazioa lortu duten herrialdeak. Kasu horretan daude, goitik beherako ordenan, Irlanda, Belgika, Erresuma Batua, Luxenburgo, Austria, Frantzia eta Eslovenia, 0,61 eta 0,48 arteko puntuazioekin. Euskal AE, 0,482ko puntuazioarekin, talde horren mailan kokatuko litzateke, EB-28aren batez bestekoaren % 92,4 lortuko bailuke.

Ondoren, hirugarren multzoan, neurrizko berrikuntza duten herrialdeak daude (batez bestekoaren % 50 eta % 90 artean). Multzo horretan daude Zipre, Estonia, Malta, Txekiar Errepublika, Italia, Portugal, Grezia, Espainia eta beste sei herrialde gehiago, 0,45 eta 0,28 arteko puntuazioekin. Azkenik, laugarren taldean, berrikuntza txikiko herrialdeak daude (batez bestekoaren % 50 azpitik), eta bertan Bulgaria eta Errumania daude, 0,24 eta 0,18 puntu baitituzte hurrenez hurren.

1. taula. Europako 2016ko EIS Berrikuntza Adierazleen Panela. 3 bloke eta 8 dimentsio. Adierazle konposatuak				
Iturria: Eustat -Berrikuntzako adierazleen panela (EIS)- eta Europar batzordea

Europako Berrikuntzako Adierazleen Panela –EIS 2016– hiru multzo nagusitan egituratzen da, zortzi dimentsiorekin, guztira 25 adierazle izanik.

Euskal AE dimentsio horietako hirutan nabarmentzen da Europako batez bestekoarekin alderatuta. Horietako bitan, aurrez ere nabarmentzen ari zen –Giza baliabideak eta Loturak eta enpresa-ekimena–, eta lehen aldiz jartzen da argi eta garbi batez bestekoaren gainetik Ikerketa-sisteman.

Giza baliabideetan, kualifikazio eta prestakuntza handia duten pertsonen eskuragarritasuna neurtzen da, eta hori berrikuntzarako funtsezko datu bat da. Euskal AE dimentsio hori osatzen duten hiru adierazleetan nabarmentzen da, Europako batez bestekoarekin alderatuta: ‘25 eta 34 urte arteko graduatu doktore berriak’ milako 2,02 dira Euskal AEn eta EB-28an milako 1,84 dira; ‘Hirugarren mailako ikasketak dituen 30 eta 34 urte arteko biztanleria’ % 48,9 da Euskal AEn, eta Europar Batasuneko batez bestekoa % 38,5 da; eta ‘Gutxienez bigarren mailako goi-hezkuntza bukatu duen 20 eta 24 urte arteko gazteria’ % 86,7 da Euskal AEn eta % 82,6 da EB-28an.

Ikerketa Sistemaren zabalkundeari, bikaintasunari eta erakargarritasunari dagokionez, dimentsio horrek sare zientifikoaren nazioarteko lehiakortasuna neurtzen du, eta Euskal AEn nabarmentzen dira ‘milioi biztanleko nazioarteko koargitalpen zientifikoak’, 1.302 –Europar Batasuneko batez bestekoa 459 denean–, eta ‘nazioartean gehien aipatutako argitalpen zientifikoak’ (bikainak) –% 10,53 dira Euskal AEn eta % 10,51 dira EB-28an–. Aitzitik, zifra txikiagoekin agertzen da ‘EBtik kanpoko doktoreak herrialdeko kopuru osoan’, % 14,9 dira Euskal AEn eta % 17,8 dira EB-28an.

Loturei eta enpresa-ekimenari dagokionez, dimentsio horretan kontuan hartzen dira enpresa-ahaleginak eta beste enpresa edo erakunde batzuekin berrikuntzan elkarlanean jarduteko ahaleginak, eta arlo horretan Euskal AEn nabarmentzen dira ‘Barruko berrikuntza duten ETEak’ % 32,1ekin –EB-28an % 28,7 dira–, eta ‘Berrikuntzaren arloan lankidetzan diharduten ETE berritzaileak’ % 14,6 dira Euskal AEn eta % 10,3 dira Europar Batasunean.

2. grafikoa. Berrikuntzaren dimentsioak Euskal AEn eta EB-28n. Europako 2016ko Berrikuntza Adierazleen Panela (EIS)
Iturria: Eustat -Berrikuntzako adierazleen panela (EIS)- eta Europar batzordea

Beste bi dimentsiotan, ‘Enpresako inbertsioa’ eta ‘Eraginak ekonomian’ dimentsioetan, Euskal AEn antzeko kopuruak lortzen dira, baina zertxobait azpitik.

Enpresako inbertsioa dimentsioan, enpresek I+Gn eta Berrikuntzan egiten dituzten gastuak neurtzen dira. Dimentsio horretan, ‘Gastu pribatua I+Gn, BPGaren ehunekoetan’ adierazlean nabarmentzen da Euskal AE –% 1,45 da Euskal AEn eta % 1,30 da Europar Batasuneko batez bestekoa–. Aitzitik, ‘I+G ez diren berrikuntzako gastuak negozio bolumen osoaren ehunekotan’ adierazlean Euskal AE % 0,41ean geratu da, eta EB-28an % 0,69 da.

Bestalde, berrikuntzak enpleguan, esportazioetan eta salmentan duen arrakasta ekonomikoa aztertzen du Eraginak ekonomian dimentsioak, eta dimentsio horretan Euskal AEn Europar Batasunaren batez bestekoan baino emaitza hobeak lortzen dira ‘Merkaturako eta enpresarako berriak diren produktuen salmentak’ adierazlean; haatik, dimentsio horren gainerako adierazleetan zifra txikiagoak lortzen dira Euskal AEn –‘Enplegua ezagutza maila handiko zerbitzuetan’, ‘Goi- eta erdi-teknologiako produktuen esportazioak’, ‘Ezagutza maila handiko zerbitzuen esportazioak’ eta ‘Atzerriko sarrerak, lizentzien eta patenteen arabera’–.

Gainerako hiru dimentsioetan –Finantziazioa eta laguntza, Aktibo intelektualak eta Berritzaileak– lortutako puntuazioa Europar Batasunekoa baino zertxobait txikiagoa da. Hala ere, ‘ETE berritzaileak produktu eta prozesuetan’ adierazlea nabarmen daiteke, Euskal AEk emaitza hobea lortzen baitu. Gainerako adierazleetan –‘Gastu publikoa I+Gn’, ‘Arrisku kapitala’, ‘PCT patenteen eskaerak, ‘EBko marka komertzialak’, ‘EBko diseinuak’ eta ‘ETE berritzaileak marketinean eta antolamenduan’– Europar Batasunaren batez bestekoaren azpiko balioak lortzen dira.

Innovation Union Scoreboard, IUS 2016

http://ec.europa.eu/growth/industry/innovation/facts-figures/scoreboards/index_en.htm

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Berrikuntzako adierazleen panela (EIS). Prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AE berrikuntza handiko herrialdeen mailan dago, Europako Berrikuntza Indizearen arabera, EIS 2016

Eragiketa : 
Europako berrikuntzako adierazleen panela-EIS
Eragiketa kodea : 
223203
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2016/10/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/10/00
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0013697_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali