2016/09/14ko prentsa-oharra
Euskal AEko merkataritza salmentak %6,6 gehitu eta merkatuko zerbitzuenak %3,1 2016ko bigarren hiruhilekoan
Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa, eta Jarduera administratibo eta zerbitzu laguntzaileak lider hazkundean
2016ko bigarren hiruhilekoan, Merkataritza eta Zerbitzuak positiboan, bai urte artean, bai hiruhileko artean, prezio finkoetan, Eustaten datuen arabera.
Merkataritza (handizkakoa, txikizkakoa, ibilgailuen salmenta eta konponketa), %6,6 gehitu 2016ko bigarren hiruhilekoan; Gainerako zerbitzuak %3,1; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, termino finkoetan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean Gainerako zerbitzuetan %0,9 eta Merkataritzan %2,8, urtaro-eraginak kenduta.
Merkataritzan urte arteko positiboa sektore guztietan, indar ezberdinez: Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %10,1 gehitu da, Handizkako merkataritzaren salmenta-indizea %7,9, Txikizkakoarena %3,0.
Beste zerbitzuetan, termino finkoetan: Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuen salmenta indizea %13,1 gehitu; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoena %4,7; Ostalaritzarena %4,1; Informazio eta komunikazioena %1,4. Garraio eta biltegiratzea %0,7 jaitsi.
Araban Merkataritza %3,2 gehitu eta Gainerako zerbitzuak %2,8; Bizkaian %7,6 eta %3,4.Gipuzkoan %6,9 eta %2,8; beti ere 2015eko bigarren hiruhilekoaren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Euskal AEn, langile okupatuak %0,8 gehitu Merkataritzan eta %2,5 Gainerako zerbitzuetan, urte artean. 2016ko lehen hiruhilekoaren aldean, indizea %0,7 gehitu Merkataritzan eta %0,0 Gainerako zerbitzuetan, urtaro eraginik gabe.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Datu-bankua