2016/09/20ko prentsa-oharra
Euskal AEn Internet erabiltzaileak lautik hiru dira
55 urte eta gehiagoko pertsonen artean gorakada aipagarria erabileran
Eustaten datuen arabera, Euskal AEn 1.370.800 Internet erabiltzaile genituen 2016ko lehen hiruhilekoan, 15 urte edo gehiagokoak; adin tarte horretakoen %74,1. Aurreko urteko aldi berean, ehuneko 2,4 puntu gehiago.
Bizkaian gehitu da gehien erabiltzaile kopurua, (ehuneko 2,9 puntu), Euskal AEn bigarren jarri da; aurrena Araba (%76,0), ehuneko 2,4 puntu gehiago aurreko urteko aldi beraren aldean. Gipuzkoan %73,3; 1,4 puntuko hazkundea.
Hiriburuetan: Gasteizen %76,0; Bilbon %72,7; Donostian %72,1.
Eskualdeetan: Bizkaian Plentzia-Mungia (%78,7); Gorbeiako Inguruak (%78,4) Araban; Urola-kosta (%75,4) Gipuzkoan. Erabiltzailerik gutxien: Arabako mendialdea (%70,2). Debabarrena (%71,8) Gipuzkoan; Markina-Ondarroa (%73,1) Bizkaian.
Euskal gazteen (15-24 urte bitartekoen) %99,0k Interneten jarduten du. Nabarmentzekoa da 55-64 urte bitarteko erabiltzaile-gehikuntza, ehuneko 7,2 puntu; 45-54 urtekoen artean, 5,8 puntu.
Gutxitu egin da zertxobait generoen arteko aldea Internet erabiltzaileen artean
Generoen arteko aldea ehuneko 8,3 puntu ziren 2015ean; 2016ko lehen hiruhilekoan 5,9ra txikitu da. 15 urte eta gehiagoko gizonen %77,1 Internet erabiltzaile dira eta emakumezkoen %71,2. Aurtengo Internet erabiltzaile guztien artean, %50,2 gizonak dira eta %49,8 emakumeak.
Ikasleen arteko %99,2k erabiltzen du Internet; pertsona okupatuen artean, %94,2k; ez-aktiboen eta langabetuen artean %46,9k. 2015ekoaren aldean hazkunderik handiena (ehuneko 4,4 puntu) ez-aktiboen eta langabetuen artean.
Interneten aritzeko toki nagusia (%97,3) geure etxea da oraindik ere. Lantokitik eta beste lekuetatik egindako sarbideak zertxobait gutxitu dira, 3,5 eta 1,3 puntu. Ikastegitik eginiko sarrerak aurreko urteko lehen hiruhilekoan bezalaxe.
Internet bidezko erosle kopurua, 2016ko lehen hiruhilekoan, %46,7, 624.900 pertsona. Alegia, 15 urte eta gehiagokoen %33,8.
IKT ekipamenduak goraka gure etxeetan berriz ere
Euskal AEko familia-etxeetako %70,1etan ordenagailua dago, 2016ko lehen hiruhilekoan. Portzentajea zertxobait (0,5 puntu) txikiagoa da lehengo urtekoa baino. Etxean ordenagailua dute 15 urte edo gehiagokoen %77,3k.
Interneterako sarbideaz, 646.000 familia pasatxo dira, %74,1, etxean zerbitzu hori dutenak. 2015eko lehen hiruhilekoaren aldean 40.000 familia berri (3,9 puntu). Sarera sarbidea duen 15 urte baino gehiagoko biztanleria 65.000 pertsonatan (3,2 puntuz) gehitu da 2015eko lehen hiruhilekotik, %81,2ra.
Familia-etxeetako %94,8tan sakelako telefonoren bat dago. 15 urteko eta gehiagokoen %96,8k badu.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak. Prentsa ohar gehiago
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak. Datu bankua