2016/09/30eko prentsa-oharra
Heriotzak %12,9 gutxitu ziren 2016ko lehen hiruhilekoan
Kopurua beheraka hiru lurraldeetan
2016ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEn 5.674 lagun hil ziren, aurreko urteko aldi berean baino %12,9 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Kopuru hau 2014koaren antzekoa da; 2015eko neguan dezente gehitu zen.
Araban 707 lagun hil ziren, Bizkaian 3.101, Gipuzkoan 1.866. 2.851 gizon (%-10,6), eta 2.823 emakume (%-15,1).
Heriotza-eragile nagusiak: tumoreak (1.558 pertsona) eta zirkulazio-sistemaren gaixotasunak (1.624); bion artean heriotzen %56,1. Hirugarren, arnas aparatuko gaixotasunak, 640 heriotza (%11,3).
Arnas aparatuko gaixotasunengatikoak %25,3 gutxitu
Normalean, neguan izaten dira heriotzarik gehien eta arnas aparatuko gaixotasunak batez ere ugaritzen direnak. 2016ko lehen hiruhilekoan, 640 heriotza ekarri zituzten, aurreko urteko hiruhileko berean (857) baino %25,3 gutxiago,2014ko kopurutik gertu.
Nerbio sistemaren gaixotasunengatik (Alzheimer eta Parkinson haietakoak dira) 196 pertsona hil ziren urtarril, otsail eta martxoan, aurreko urteko hiruhileko berean baino %7,7 gehiago.
Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, kontrako ordena: heriotzen kausa nagusia zirkulazio-aparatuko gaixotasunak, eta ondoren, tumoreak. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.
Lehen hiruhilekoan hildakoen artean, 4 urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 2 neskato eta 2 mutiko.
2016ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEk 1.148 biztanle galdu zituen. Bizkaian 777 biztanle gutxiago; Gipuzkoan 444; Araban 73 gehiago.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua