2016/11/24ko prentsa-oharra
2016ko urrian industriako prezioek %1,3 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2016ko urria 2015ekoaren aldean) %0,7 jaitsi
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %1,3 gehitu ziren 2016ko urrian aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, urriko urte arteko tasa (azken hamabi hiletan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,7 jaitsi da.
2016ko urrian, Kokeriak eta petrolioa fintzea (%8,0), Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%2,3), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%1,5) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%-4,3), Industria kimikoa (%-0,5), Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (%-0,1).
Urte artean, 2016ko urrian, 2015ekoaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%6,4), Elikagaien industria, edariak eta tabakoa (%2,7), Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%2,4). Jaitsierak: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-6,3), Kautxu, plastikoa eta ez-metalezko beste produktu mineralak (%-3,1), Metalurgia eta metalezko beste produktuak (%-1,7).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urrian, sektore-talde handien prezioak goraka. Energiaren prezioak %5,6 gehitu ziren, Bitarteko ondasunenak %0,4, Ekipo-ondasunenak %0,2 eta Kontsumo-ondasunenak, guztira %0,3. Iraunkorrenak %+0,1; ez-iraunkorrenak %+0,3.
Urte artean: Energiaren prezioak %-0,9, Bitarteko ondasunenak %-1,6. Ekipo ondasunen prezioak %1,3 gehitu; Kontsumo-ondasunen prezioak, guztira %1,2. Iraunkorrenak %-0,6; ez-iraunkorrenak %+1,8.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua