Prentsa-oharra, 2016/12/29
ARRETA SANITARIO PRIBATUKO ESTATISTIKA. 2015
EAEko 407.000 pertsonak baino gehiagok du osasun-aseguru bat 2015ean
Aseguratuen % 70 Bizkaikoak dira, % 19 Gipuzkoakoak eta % 11 Arabakoak
EAEn jarduten duten Aseguru Libreko Erakundeek 407.171 pertsona dituzte osasun-aseguru pribatu batekin 2015ean. Hori % 6,4ko gehikuntza da 2011ren aldean, dauden azken datuak, Eustaten datuen arabera. Primen bolumena 312,7 milioi eurokoa da, % 12,6ko igoerarekin.
Lurraldeen arabera, aseguratuen % 70 Bizkaikoak dira, % 19 Gipuzkoakoak eta % 11 Arabakoak. Horietatik, % 53 emakumeak izan ziren eta % 47 gizonak, eta gehienak 45-64 eta 25-44 urte arteko adin-zerrendetan daude (% 32 eta % 30, hurrenez hurren).
Aseguratuen % 59,3 aseguru kolektiboetakoak dira, % 32,5 aseguru indibidual edo familiakoetakoak eta % 8,2 funtzionarioen mutualitate publikoetakoak. 2011. urtearekin alderatuta, nabarmena da aseguru kolektiboen gehikuntza, % 18 ingurukoa; indibidual edo familiakoetakoak % 5,7 jaitsi dira, eta funtzionarioen mutualitatekoak % 10,2 erori dira.
Halaber, aseguru-erakundeek 312,7 milioi euro bildu zituzten prima-kontzeptuan. Hori % 12,6ko gehikuntza da 2011rekin alderatuta eta BPGd-aren % 0,45 2015ean. Aseguratuko batez besteko prima 768 eurokoa da (726 euro 2011n). Lurraldeen arabera, primen % 74,1 Bizkaiari dagokio, % 16,3 Gipuzkoari eta % 9,6 Arabari.
Osasun-aseguruaren sektoreak kontzentrazio handia du, prima-bolumen handieneko lau erakundeek % 85 gainditzen duen merkatu-kuota baitute.
Ohar metodologikoa: Estatistika honek EAEn gutxienez saltoki bat duten aseguru libreko erakundeen informazioa biltzen du.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Marta de la Torre Fernández
Tel.:+34-945-01 75 34 Faxa:+34-945-01 75 01
Asistentzia mediko-farmazeutikoko aseguru libreko entitateei buruzko prentsa-ohar gehiago
Asistentzia mediko-farmazeutikoko aseguru libreko entitateei buruzko datu-bankua