Prentsa-oharra, 2016/12/28
KANPO MERKATARITZAKO BALIO UNITARIOAREN INDIZEAK-BUI 2016/III
Esportazioen prezioak % 0,4 igo ziren 2016ko hirugarren hiruhilekoan
Inportazioen kasuan, prezioak % 2,2 hazi ziren
Esportazioen prezioak % 0,4ko hazkundea izan dute 2016ko hirugarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren aldean, Eustatek prestatutako datuen arabera. Inportazioek ere hazkundea izan dute beren prezioetan, neurri handiagokoa, % 2,2koa hain zuzen.
Energia-produktuak energiakoak ez direnetatik bereizita, portaera desberdina baitute, energia-esportazioen prezioak 2016ko bigarren hiruhilekoaren aldean % 6,7 erori zirela antzematen da; energiakoak ez direnen prezioak, berriz, % 0,7 igo ziren. Inportazioen kasuan, hiruhileko honetan, bi produktu motek antzeko portaera izan dute aurreko hiruhilekoaren aldean: energia-produktuen inportazio-prezioen indizea % 2,1 igo zen, energiakoak ez direnenak bezala (%2,1).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari begira, kontsumo-ondasunen prezioak % 0,9 hazi ziren, bitarteko ondasunenak % 0,5, eta kapital-ondasunek % 0,6ko gutxikuntza izan zuten, dena aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Inportazioak kontuan izanik, talde guztiek gehikuntzak izan dituzte prezioetan: kapital-ondasunen prezioak hiruhilekoarteko % 2,0 hazi ziren, bitarteko ondasunenak % 1,9 eta kontsumo-ondasunen prezioak % 3,1.
Esportazioak zer eremu geografikoetara zuzentzen diren kontuan izanik, prezioak 2016ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta jaitsi egin ziren munduaren gainerakoan (% -1,4) eta igo egin ziren EB-28n (% 2,3), Eurogunean (% 2,7) eta ELGAn (% 0,8).
Urtetik urtera, iazko hiruhileko berari dagokionez, oraindik hazkunde-tasa negatiboak daude esportazioen zein inportazioen prezioetan. Esportazioenak % 1,8 jaitsi dira eta inportazioenak % 3,9ko beherakada dute. Modu nabarmenagoan, energia-esportazioen prezioak % 18,8 jaitsi ziren; energiakoak ez direnenak, berriz, % 1,0 jaitsi ziren. Inportazioei dagokienez, energia-esportazioen prezioak % 16,7 jaitsi ziren; energiakoak ez direnenak, berriz, ia ez ziren aldatu, % 0,1eko gehikuntza izan zuten iazko hiruhilekoarekin alderatuta.
Helburu ekonomikoari begira, urtetik urtera, kontsumo-ondasunen esportazioen prezioek soilik izan zuten % 0,6ko hazkunde-tasa positiboa; kapitalekoak % 2,9 jaitsi dira, eta bitarteko ondasunak % 2,3. Inportazioak kontuan izanik, portaera ere desberdina izan da: kapital-ondasunen prezioak % 2,8 igo ziren urtetik urtera; bitarteko ondasunenak % 5,6 jaitsi ziren, eta kontsumo-ondasunen prezioak % 7,0 igo ziren urtetik urterako konparazioan.
Eremu geografikoen arabera, prezioak analizatutako arlo guztietan jaitsi direla ikusten da urtetik urtera: Munduaren gainerakoa (% -3,1), ELGA (% -1,6) eta UE-28 (% -0,3), Eurogunea salbuespen delarik, % 0,6 igo baitira. Bestetik, inportazioen prezioen urtetik urterako gutxikuntzak erregistratu ziren eremu geografiko guztietan, nabarmen direlarik munduaren gainerakoa (% -7,4) eta ELGA (% -2,2).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: prentsazerbitzua@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI. Datu - bankua