2016/11/18ko prentsa-oharra
Euskal AEko merkataritza salmentak %3,3 gehitu eta Merkatuko beste zerbitzuenak %0,2 jaitsi 2016ko hirugarren hiruhilekoan
Handizkako merkataritza eta Ostalaritza lider hazkundean
Merkataritza (handizkakoa, txikizkakoa, ibilgailuen salmenta eta konponketa), %3,3 gehitu da 2016ko hirugarren hiruhilekoan; Gainerako zerbitzuak %0,2 jaitsi; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, termino finkoetan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, %-0,7 bai Merkataritzan, bai Zerbitzuetan; urtaro-eraginak kenduta, prezio finkoetan.
Merkataritzan urte arteko positiboa sektore guztietan, indar ezberdinez: Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %2,7 gehitu da, Handizkako merkataritzaren salmenta-indizea %4,3, Txikizkakoarena %2,0.
Beste zerbitzuetan, termino finkoetan: Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuen salmenta indizea %3,2 gehitu; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoena %0,4; Ostalaritzarena %4,0. Informazio eta komunikazioetan %-0,1; Garraio eta biltegiratzean %-4,3.
Araban Merkataritza %6,2 gehitu eta Gainerako zerbitzuak %-0,3; Bizkaian %2,1 eta %-0,7. Gipuzkoan %3,8, %0,7; 2015eko hirugarrenaren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Euskal AEn, langile okupatuak %0,7 gehitu Merkataritzan eta %2,3 Gainerako zerbitzuetan, urte artean. 2016ko bigarren hiruhilekoaren aldean, indizea %0,1 gehitu Merkataritzan eta %0,5 Gainerako zerbitzuetan, urtaro eraginik gabe.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Datu-bankua