2016/12/01eko prentsa-oharra
Euskal AEn heriotzak %0,4 gehitu ziren 2016ko bigarren hiruhilekoan
Hildakoen ia bi heren, 80 urtetik gorakoak
2016ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.979 lagun hil ziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino %0,4 gehiago, Eustaten datuen arabera. Bizkaian 2.838 pertsona hil ziren (%+2,9); Araban 653 (%+5,5); Gipuzkoan 1.488 (%-6,1).
Hildakoen %50,8, gizonezkoak; %49,2 emakumezkoak. %63,9tan hildakoak 80 urte edo gehiago zituen. Emakumeen artean %75,5ek eta gizonen artean %52,7k. Ehun urterekin edo gehiagorekin hildako 62 pertsonen artean, 51 emakume, 11 gizon besterik ez.
2016ko bigarren hiruhilekoan, urtebetetik beheragoko mutiko bat eta 6 neskato hil ziren.
Heriotza-eragile nagusiak: tumoreak (1.523 pertsona); zirkulazio-sistemaren gaixotasunak (1.367); bion artean heriotzen %58,1. Hirugarren, arnas aparatuko gaixotasunak, 440 heriotza (%8,8).
Nerbio sistemaren gaixotasunak (Alzheimer, Parkinson…) gehitu ziren gehien (%3,7) aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoetan bezala, heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Gizonentzat arnas aparatuaren gaixotasunak dira hirugarren heriotza-kausa; emakumeentzat nerbio-sistemarenak.
2016ko udaberrian, biztanle-galera Euskal AEn, 495 pertsona gutxiago. Bizkaian 541 biztanle gutxiago eta Gipuzkoan 24; Araban 70 gehiago.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua