2016/12/09ko prentsa-oharra
Ezkontza gutxiago, %0,7, Euskal AEn 2015ean
Azken 25 urteetan, senargaien batez besteko adina 7,5 urtez gehitu da; emaztegaiena 7,7z
2015ean Euskal AEn 7.880 ezkontza izan genituen, aurreko urtean baino %0,7 gutxiago; horietako 146 bikote homosexualen artean, Eustaten datuen arabera.
Ezkontza heterosexualak, 7.734, aurreko urtean baino 64 gutxiago (%-0,8).
Euskal AEko ezkontza-tasa (mila biztanleko 3,3 ezkontza), ia Espainiako berbera (%o3,5) da, baina 28-Europar Batasunekoarenaren (2011n, mila biztanleko 4,2, azken datu ezaguna) azpitik.
Ezkontzeko adinak gora egin du, amatasuna atzeratzen zelarik. 2015ean ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina, 36,4 urte; emakumezko ezkongabeena, 34,3. Azken 25 urteetan, emaztegaien batez besteko adina 7,7 urtez igo da; senargaiena 7,5ez.
Ezkondu aurreko ezkontideen egoera zibilari dagokionez, aurreneko ezkontza izan zen gizonen %88,3rentzat eta emakumeen %88,2rentzat.
Uztailean ezkontzarik gehien, 1.178; irailean 1.103; ekainean, 1.041; jenderik gehien udazalea ezkontzeko.
Ezkontza zibilak hirukoiztu egin dira 1990etik
Azken urteetan gora egin du ezkontza zibilen kopuruak: 1990ean %23; %78,3 (6.058) 2015ean. Ezkontza katolikoak 1.663; beste sinesmenetakoak, 13.
Ezkontza zibilik gehien Bizkaian, %80,9; Gipuzkoan %79,5; Araban %77,4. Euskal AEtik kanpo ezkondu diren egoiliarren artean, %63,2.
Ostiraletan ia larunbatetan adina ezkontza
Ostiraletan ia larunbatetan adina ezkontza; izan ere, ostiralean batez ere ezkontza zibilak izaten dira, eta erlijiosoak larunbatetan, azken hauek atzeraka 2000tik. 2015ean, ezkontzen %47, larunbatean; %40, ostiralean.
Ezkondu eta Euskal AEtik kanpo bizitzera joan zirenek (475 bikote) batez ere Madrilera, Kantabriara eta Nafarroara jo zuten. Helburuari dagokionez aldeak badira hiru herrialdeetan egindako ezkontzen artean: Arabakoak, batez ere, Nafarroa, Burgos eta Madrilera joan ziren; Bizkaikoak Madril, Kantabria eta Bartzelonara; Gipuzkoakoak Nafarroa, Frantzia eta Madrilera.
%14,5etan ezkontideetako bat, gutxienez, atzerritarra zen
1.120 ezkontzatan (%14,5) ezkontideetako bat bederen atzerritarra zen. Ezkontza hauen %48,3tan emaztea zen atzerritarra; %24tan senarra; %27,7tan biak.
Emazteen sorterriak: Kolonbia (117), Bolivia (71), Brasil (60); Maroko (49), Paraguai (40), Nikaragua (38). Senarrenak: Maroko (74), Kolonbia (57), Bolivia (44); Portugal, Ekuador, Argentina eta Aljeria, 26.
Ezkontza homosexualen kopurua %5 gehitu da aurreko urtearen aldean
2015ean 146 ezkontza; 55 gizonen artekoak, 91 emakumeen artekoak. Aurreko urtearen aldean %5eko gehikuntza. 18 Araban jarri ziren bizitzen, 50 Gipuzkoan, 70 Bizkaian eta 8 Euskal AEtik kanpo.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo ezkontzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko eskontzen estatistikari buruzko datu-bankua