2016/12/20ko prentsa-oharra
Industri prezioak %0,3 gehitu ziren 2016ko azaroan aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2016ko azaroa 2015ekoaren aldean) %0,1 jaitsi
EUSTATen datuen arabera, 2016ko azaroan Euskal AEko industria prezioak %0,3 gehitu ziren. Datu horien arabera, azaroko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,1 jaitsi da.
2016ko azaroan, Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%2,7), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%1,2), Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%1,0) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-2,7), Kautxu, plastikoa eta ez-metalezko beste produktu mineralak (%-0,5), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-0,5).
2016ko azaroan, 2015ekoaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%4,7), Elikagaien industria, edariak eta tabakoa (%3,6), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%2,5). Jaitsierak: Energia elektrikoa, gasa , lurruna eta aire egokitua (%-3,7); Kautxu, plastikoa eta ez-metalezko beste produktu mineralak (%-3,1); Altzariak, beste manufakturak, konponketa eta instalazioa (%-0,7).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, azaroan, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioek %+0,2, Bitarteko ondasunenek %+0,4, Kontsumo ondasunenek %+0,6. Azken horien barruan, ez-iraunkorren prezioak %+0,8, iraunkorrenak %0,0. Ekipo ondasunetan, %0,0.
Urte artean: Bitarteko ondasunen prezioak %-0,9. Ekipo ondasunen prezioak %1,0 gehitu; Kontsumo-ondasunenak, guztira %1,7. Iraunkorrenak %-0,4; ez-iraunkorrenak %+2,5. Energiaren prezioak %0,0 urte arteko aldian.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua