2017/01/24ko prentsa-oharra
Industri prezioak %0,7 gehitu ziren 2016ko abenduan urte artean Euskal AEn
Aurreko hilaren aldean %1,3 gehitu
Euskal AEko industri prezioak %0,7 gehitu ziren 2016ko abenduan, urte artean, Eustaten datuen arabera; azken bi urteetan urte artekoa negatiboa izan zen, aldatu da joera. Azaroaren aldean, %1,3 gehitu.
2016ko abenduan, Kokeriak eta petrolio-fintzea (%10,8), Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%1,1), eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%0,6) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Erauzketa industriak (%-1,4), Altzariak, beste manufaktura-industriak, konponketa eta instalazioa (%-0,4), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%-0,4).
2016ko abenduan, 2015ekoaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%18,8), Elikagaien industria, edariak eta tabakoa (%3,1), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%2,6). Jaitsierak: Energia elektrikoa, gasa , lurruna eta aire egokitua (%-7,8); Kautxu, plastikoa eta ez-metalezko beste produktu mineralak (%-3,2); Altzariak, beste manufakturak, konponketa eta instalazioa (%-2,8).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abenduan, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioek %6,5 gehitu, Bitarteko ondasunenak %0,3, Ekipo-ondasunenak %0,2. Kontsumo-ondasunen prezioak lehengoan, %0,0. Haien barruan, iraunkorrenak %+0,1, ez-iraunkorrenak %-0,1.
Urte artean: Energia %4,2 gehitu; Ekipo-ondasunak %1,0; Kontsumo-ondasunak %1,5, ez-iraunkorrenak %2,1 gehitu, iraunkorrenak %0,1 jaitsi. Bitarteko ondasunen prezioak %0,5 gutxitu.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua