2017/03/24ko prentsa-oharra
2016ko laugarren hiruhilekoan esportazioen prezioak %1,4 gehitu ziren aurrekoaren aldean
Inportazioen prezioetan %4,4ko gehikuntza
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko esportazioen prezioak %1,4 gehitu ziren, 2016ko laugarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean. Inportazioen prezioetan %4,4ko gehikuntza.
2016ko hirugarren hiruhilekoaren aldean esportazio energetikoen prezioak %9,1 gehitu; ez-energetikoenak, %1,0.
2016ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, laugarrenean, inportazio energetikoen prezioak %11,4 gehitu; ez-energetikoenak, %2,8.
Ondasunen helburu ekonomikoaren sailkapenari jarraituz: Kontsumo ondasunen prezioetan %+1,4; Bitarteko ondasunenetan %+0,7; Kapital ondasunenetan %+4,1; esportazio prezioen indizean eta aurreko hiruhilekoaren aldean. Inportazioen prezio-indizeetan: Kontsumo-ondasunetan %+2,6; Kapital-ondasunetan %+0,3 Bitarteko ondasunetan, %+5,0.
2016ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, esportazioak nora doazen kontuan harturik, prezioak: ELGAn (%+1,4), 28-EBn (%+0,3), Euro-eremuan (%+0,5), Munduko gainerakoan (%+1,3).
Inportazioetan urte artean goranzko joera prezioek, batez ere Munduko gainerakoan (%+9,4) eta ELGAn (%+2,4).
2015eko laugarren hiruhilekoaren aldean esportazioen prezioak %0,3 gutxitu; inportazioenak, %2,8 gehitu.
Esportazio energetikoak %4,0 gehitu 2015eko laugarren hiruhilekoaren aldean; ez-energetikoak %0,3 gutxitu. Inportazio energetikoen prezioetan, %+8,5; ez-energetikoenetan %+0,9.
Urte artean, Kontsumo ondasunen prezioetan %+2,0; Kapital ondasunenetan %-1,7 Bitarteko ondasunenetan %-0,6. Inportazioen prezio-indizeetan: Kontsumo-ondasunetan, %+5,0 urte artean; Bitarteko ondasunetan, %+2,7; Kapital-ondasunetan %-0,5, 2015eko hiruhileko beraren aldean.
Esportazioak nora doazen kontuan harturik, prezioak: ELGAn (%-0,6), 28-EBn (%-1,1), Euro-eremuan (%0,0), Munduko gainerakoan (%+1,6). Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean %-1,1 inportazioen prezioetan, Euro-eremuan; beherakada bakarra.
Urteko balantzea
2016an esportazioen prezioak %2,6 jaitsi dira aurreko urtearen aldean. Inportazioetan %6,2ko jaitsiera.
2016an, berriz ere, produktu energetikoen jaitsiera indartsuak: %-18,3 esportazioetan, %-18,4 inportazioetan. Ez-energetikoetan, esportazioetan %-1,2, inportazioetan %-1,7.
Helburu ekonomikoaren arabera: Kapital ondasunen esportazioen prezioetan %-2,1; Kontsumoko ondasunenetan %-0,4; Bitarteko ondasunenetan %-3,4.
Inportazioetan: %-8,1 Bitarteko ondasunenetan; %+0,7 Kapital ondasunenetan; %+6,2 Kontsumoko ondasunenetan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: prentsazerbitzua@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI. Datu - bankua