2017/04/24ko prentsa-oharra
2017ko martxoan Euskal AEko industriako prezioek % 0,4 egin zuten behera aurreko hilekoekin alderatuta
Aurreko urtearekin alderatuta (2017ko martxoa 2016ko martxoarekin alderatuta), % 3,9 igo ziren
2017ko martxoan Euskal AEko industriako prezioek % 0,4 egin zuten behera aurreko hilekoekin alderatuta, EUSTATEk landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, martxoko urte arteko tasa, industriako prezioek azken hamabi hilabeteetan izan duten aldakuntza jasotzen duena, % 3,9 igo zen.
Sektoreko analisi xeheagoak agerian jartzen du 2017ko martxoan, aurreko hilabetearen aldean, honakoak izan zirela sektorerik inflazionistenak: Produktu farmazeutikoen fabrikazioa, prezioak % 1,7 igo baitziren; Metalurgia eta metalezko produktuak, % 1,0; eta Zuraren, paperaren eta arte grafikoen industria, % 0,8. Prezioetan beheraldirik handiena izan zuten sektoreak, berriz, honakoak izan ziren: Kokeriak eta petrolioa fintzea, (% 5,0); Erauzketa industria (% 0,2); eta Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (% 1,1).
Ondasunen helburu ekonomikoaren sailkapenarekin jarraituz, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, Bitarteko ondasunen prezioek % 0,5 egin zuten gora eta Ekipo ondasunenek, berriz, % 0,3. Energian prezioak % 3,4 jaitsi ziren eta Kontsumo-ondasunetan % 0,1, hain zuzen ere % 0,1 egin zutelako behera bai Kontsumo ondasun iraunkorren bai Kontsumo ondasun ez-iraunkorren prezioek.
Urte artean, 2017ko martxoan 2016ko martxotik, prezio-igoerarik handienak honako adar hauetan izan ziren: Kokeria eta petrolioa fintzea, % 31,2; Metalurgia eta metalezko produktuak, % 5,1; eta Farmaziako produktuen fabrikazioa, % 3,1. Eta alderantziz, prezio-jaitsierarik handienak honako sektore hauetan izan ziren: Erauzketa industrian, % 1,9; eta Kautxua, plastikoa eta metalezkoak ez diren beste produktu mineraletan eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintzan, bietan, % 1,7.
Ondasun-sektore handi guztietako prezioen bariazioa positiboa izan zen urte artean. Energiaren kasuan % 14,3 egin zuen gora, Bitarteko ondasunen kasuan % 2,4, Ekipo ondasunen kasuan % 1,9 eta Kontsumo ondasunen kasuan, berriz, % 1,7. Azken hauetan, % 1,8 igo ziren Kontsumo ondasun ez-iraunkorren prezioak, eta Kontsumo ondasun iraunkorrenak, berriz, % 1,5.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua