2017/03/23ko prentsa-oharra
2017ko otsailean industria-prezioek %0,7 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2016ko otsailetik 2017kora) industriako prezioak %4,6 gehitu
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak %0,7 gehitu ziren 2017ko otsailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, otsaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza) %4,6 gehitu da.
2017ko otsailean, Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%3,4), Makineria eta ekipoaren fabrikazioa (%1,7) eta Altzariak, beste manufaktura-industriak, konponketa eta instalazioa (%1,2) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Jaitsierarik handienak: Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%-3,1); Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-0,4), Industria kimikoa (%-2,6).
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioek %+1,7, Ekipo-ondasunenek %+0,6; Bitarteko ondasunenek %+0,3. Kontsumo-ondasunen prezioetan %+0,2. Iraunkorrenetan %+0,6, ez-iraunkorrenetan %0,0.
2017ko otsailean, 2016koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%46,8), Metalurgia eta metalezko produktuak (%3,9), Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%2,6). Jaitsierarik handienak: Kautxu, plastikoa eta ez-metalezko beste produktu mineralak (%-2,1); Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-1,1); Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua, eta Industria kimikoa %-0,7.
Urte artean: Energiaren prezioak %20,8 gehitu; Bitarteko ondasunenak %1,9; Ekipo-ondasunenak %1,4; Kontsumo-ondasunenak %1,6. Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %1,0; Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %1,8.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua