2017/02/23ko prentsa-oharra
Euskal AEko industriako prezioek %1,0 egin zuten gora 2017ko urtarrilean aurreko hilabetearen aldean
Aurreko urtearen aldean (2017ko urtarrila eta 2016ko urtarrila alderatuta) %3,4 egin zuten gora
Euskal AEko industriako prezioak %1,0 igo dira 2017ko urtarrilean, aurreko hilabetearen aldean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiekin, urtarrileko urte arteko tasa, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duena, %3,4 igo da.
Sektorekako azterketa xehekatuenak erakutsi bezala, 2017ko urtarrilean, eta aurreko hilaren aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak, prezioak gehien gehitu dituztenak: Kokeriak eta Petrolioa fintzea eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%2,9) bi kasuetan, eta Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%1,7). Aitzitik, hauek izan dira jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak: Makineriaren eta ekipoen fabrikazioa (%0,4), Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%0,3), eta Produktu informatikoen, elektronikoen eta optikoen fabrikazioa eta Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%0,1), bi kasuetan.
Urte artean, 2017ko urtarrila eta 2016ko urtarrila alderatuta, adar hauetan izan dira prezioen hazkunderik handienak: Kokeria eta petrolio fintzea (%47,5), Metalurgia eta metalezko produktuak (%2,9) eta Elikadura indutria, edariak eta tabakoa (%1,89). Prezioen jaitsierarik handienak sektore hauetan izan dira: Energia electrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%5,0), Kautxua eta plastikoa eta beste produktu mineral ez metalikoak (%3,5) eta Altzariak, beste manufaktura-industriak, konponketa eta instalazioa (%2,9).
Ondasunen helburu ekonomikoen araberako sailkapenari jarraituz, aurreko hilaren aldean, hauetan izan da prezioen hazkundea: Energia (%2,6), Bitarteko ondasunak (%1,1) eta Ekipo-ondasunak (%0,1). Kontsumo-ondasunek, oro har, ez dute aldaketarik izan (%0,0), Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioen hazkundearen (%0,3) eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioen jaitsieraren (%-0,1) ondorioz.
Urte artean, bi ondasun-talde nagusi horien prezioen aldaketa oso positiboa izan da guztientzat. Prezioen hazkundea izan dute: Energia (%17,9), Bitarteko ondasunak (%1,0), Ekipo-ondasunak (%0,9) eta Kontsumo-ondasunak (%0,9) oro har. Aipatutako azken horien artean, %0,3 jaitsi dira Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak; Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak, aldiz, %1,3 igo dira.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua