2017/03/06ko prentsa-oharra
Heriotzak %3,3 gehitu 2016ko hirugarren hiruhilekoan
Hildakoen ia bi heren, 80 urtetik gorakoak
2016ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.045 lagun hil ziren, aurreko urteko aldi berean baino %3,3 gehiago, Eustaten arabera. 2.601 gizon (%51,6) eta 2.444 emakume (%48,4).
Hiru lurraldeetan gehitu ziren hilak: Araban 655 lagun hil ziren, %2,3 gehitu; Bizkaian 2.768, %4,1; Gipuzkoan 1.622, %2,2.
Hildakoen %20k 70 urte baino gutxiago; %17k 70-79 bitarte; %40k 80-89 bitarte; %23k, 1.186 pertsonak, 90 beteta.
2016ko hirugarren hiruhilekoan hildakoen arteko 11 urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren, 9 mutiko eta 2 neskato.
Heriotzen heren bat tumoreek eraginda
Heriotza-eragile nagusiak: tumoreak (1.611 pertsona); zirkulazio-sistemaren gaixotasunak (1.251); bion artean heriotzen %56,7. Hirugarren, arnas aparatuko gaixotasunak, 415 heriotza (%8,2).
Arnas-sistemaren gaixotasunak gehitu ziren gehien (%19,3) aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; ondoren nerbio sistemarenak, Alzheimer, Parkinson…(%9,9).
Heriotza-kausa nagusia, tumoreak, bai gizon artean (%37,1), bai emakume artean (%26,4) aurreneko aldiz, baina aldea ehuneko 10 puntu pasa. Bigarren heriotza-eragile, gaixotasun kardiobaskularrak, bi sexuetan. Gizonentzat arnas aparatuaren gaixotasunak dira hirugarren heriotza-kausa (%9,2); emakumeentzat nerbio-sistemarenak (%8,6).
2016ko hirugarren hiruhilekoan 299 heriotza gehiago jaiotza baino, hazkunde begetatiborik ez. Bizkaian -448 pertsona; Araban +140, Gipuzkoak +9.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua