2017/05/12ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN ESTATISTIKA 2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Eraikinen akaberak eta instalazioek hartu zuten enpleguaren %54 eta Eraikuntzaren balio erantsiaren %41 Euskal AEn 2015ean

Hogei langile baino gutxiagoko establezimenduetan, fakturazioaren %70,8 eta langileen %76

EUSTATen datuen arabera, Eraikinen akaberak eta instalazio elektrikoek, iturgintzak eta bestek hartu zuten enpleguaren %54 eta Eraikuntzaren balio erantsiaren %41 Euskal AEn 2015ean.

2014an baino 1.492 lanpostu garbi gutxiago; pertsonal-gastuak %2,6 jaitsi, langile okupatuak, %2,8; negozio-zifraren kopuru garbia %2,8. Inbertsioa %36,8 jaitsi; 2014an %43,5 gehitu zelarik.

Eraikuntzako aldagai nagusiak. Euskal AE. Prezio korronteak (mila €)			
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren estatistika

2015ean, eraikuntzaren negozio-zifra garbian, aurreko urtearen aldean: Gipuzkoan %-6,8; Bizkaian jaitsiera minimoa; Araban %-2,4.

Langile 1etik 19ra bitarteko establezimenduetan, fakturazioaren %70,8 eta langileen %76. 20-49 langileko enpresetan enpleguaren %12 eta fakturazioaren %13,8. 50-99 bitarteko enpresetan, enpleguaren %5,6 negozio-zifraren %7. 100 langile edo gehiagokoetan, fakturazioaren %8,4 eta langileen %6,3.

1. grafikoa. Langile okupatuen eta balio erantsian banaketa jarduera taldearen arabera. 2015
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren estatistika

Eraikuntza barruko jarduera-taldeek faktoreen kostuan erantsitako balioari eta langile okupatuen banaketari begiratuz gero, Instalazio elektrikoak, iturgintza eta beste instalazioetan dugu enplegatuen %31 eta balio erantsiaren %26. Eraikinen akaberan enpleguaren %23 eta balioaren %15. Eraikinak eraikitzean enpleguaren %18 eta balio erantsiaren %22. Higiezinen sustapenean balioaren %15 eta enpleguaren %5.

2. grafikoa. Eraikitako ondasunaren araberako salmenta banaketa. 2015
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren estatistika

Ohar metodologikoa: 2015ean sektoreko magnitudeen zenbatespen prozesuak hobetu dira; erkaketa ahalbidetzeko 2014ko aldagaiak berzenbatetsi dira.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo eraikuntzaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko eraikuntzaren estatistika -datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eraikinen akaberak eta instalazioek hartu zuten enpleguaren %54 eta Eraikuntzaren balio erantsiaren %41 Euskal AEn 2015ean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
122401
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2017/05/12
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0014217_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali