2017/06/26ko prentsa-oharra
Esportazioen prezioak %0,5 gehitu dira 2017ko lehen hiruhilekoan
Inportazioen prezioetan %5,1eko gehikuntza
Eustaten arabera, esportazioen prezioak %0,5 gehitu ziren 2017ko lehen hiruhilekoan aurrekoaren aldean. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, %2,3 gehitu.
Inportazioen prezioetan, %+5,1 2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean eta %+13,0 urte artean.
Esportazio energetikoek eragin zieten gehien prezioei, bai aurreko hiruhilekoaren aldean, bai urte artean. 2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean esportazio energetikoen prezioak %7,3 gehitu ziren; ez-energetikoen prezioak, %0,0. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean esportazio energetikoen prezioak %13,9 gehitu; ez-energetikoenak, %1,8.
Inportazioetan, produktu energetikoen prezioetan %+11,6 hiruhileko artean; ez-energetikoenean %+2,9. Urte artean, energetikoen prezioetan, %+40,8; ez-energetikoenetan %+6,5.
Ondasunen helburu ekonomikoaren sailkapenari jarraituz: Kapital ondasunen prezioetan %-1,8; Kontsumo ondasunenetan %-0,4; Bitarteko ondasunenetan %+1,4; esportazio prezioen indizean eta aurreko hiruhilekoaren aldean. Urte artean: Bitarteko ondasunetan, %+3,1; Kapital-ondasunetan %+1,3; Kontsumo-ondasunetan %+0,8.
Inportazioetan, Kapital ondasunetan %-1,2 dugu hiruhileko artean eta %-1,3 urte artean; gainerako ondasunetan gehikuntzak denetan.
2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean, esportazioak nora doazen kontuan harturik, prezioak: ELGAn (%+0,6), 28-EBn (%+0,5), Euro-eremuan (%+1,0), Munduko gainerakoan (%+0,1). Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, jaitsiera bakarra (%-0,1) Munduko gainerakoan.
Inportazioetan urte artean goranzko joera eremu guztietan, batez ere Munduko gainerakoan (%+8,0 hiruhileko artean eta %+34,6 urte artean).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: prentsazerbitzua@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62