2017/06/28ko prentsa-oharra
Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak. 2015
(Ohar hau berrikusi egin da, zabaltzeko datuen prestaketan akats bat egon delako)
Euskal Administrazioetako diru-sarrerak %0,3 gehitu ziren 2015ean, eta gastuak %1,6
BEZ zerga bidezko sarreren %37,6 da, eta PFEF %34,8, 2015ean
Euskal Administrazioen (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udal Administrazioak, euren erakunde autonomoekin eta udalez gaindiko eta azpiko erakundeekin batera) diru-sarrera sendotuak -16.618 milioi- %0,3 gehitu ziren 2015ean aurreko urtearen aldean, Eustaten arabera. Gastuak, 16.438 milioi (%+1,6); sarrerak 180 milioi gastuen gainetik.
Diru-sarrera ez-finantzarioak %0,1 gehitu ziren eta gastuak %0,5; ondorioz, Aurrekontu saldo ez-finantzarioa 2014ko -35 milioitik 2015eko -102ra pasatu da.
20
Finantza-eragiketengatik: diru-sarrerak %+3,3 (1.531 milioi guztira); gastuak %+16,8 (1.249).
Diru-sarrera ez-finantzarioen hazkuntza ohikoei zor zaie (%+1,6); sarrera guztien %90 ia dira. Kapital eragiketengatik, sarrerak %54,9 jaitsi.
Zerga-sarrerak (sarrera guztien %80) %1,5 gehitu ziren 2015ean; PFEF aipatu behar, bigarren bolumenagatik eta hazkuntzagatik (%5). BEZ sarrerak (sarrera handienak) %1,1 gehitu; zerga sarreren %37,6 2015ean. Zerga Bereziak, hirugarren, %1,5 gehitu; zerga sarreren %10 dira. Udal zergak %2,2 gehitu eta Beste Zergak %7,1. Sozietateen Zerga %12,5 jaitsi zen, jaitsitako bakarra.
Ohiko beste sarrerak, ohiko guztien %11, %2,6 gehitu.
Gastu ez-finantzario ohikoak %2,3 gehitu. Langile gastuak %2,5 gehitu; gastu guztiaren %21,3 dira. Ohiko transferentziak -gastu guztiaren %29,1- %4,5 gehitu 2014aren aldean. Ohiko beste gastuak %0,4 gehitu.
Gastuak Inbertsioetan eta Kapital transferentzietan %14,4 jaitsi (-238 milioi) 2014aren aldean; guztiaren %8,6 dira.
Eusko Jaurlaritzak aurrekontu saldo negatiboa du; positiboa Aldundiek eta Tokiko Entitateek. Jaurlaritzak 509 milioiko saldo negatiboa du, 2014an baino 61 milioi gutxiago. Hiru lurraldeetan saldo positiboak; okerrera, halere, Araba, 11,7 milioi gutxiago; eta Bizkaia, 153,7 milioi gutxiago. Gipuzkoak hobera egin du 37,4 milioitan.
Euskal Administrazioetako zor bizia, 10.948,9 milioi 2015eko abenduaren 31n. 2015eko pasibo berriak, 1.482,8 milioi; amortizazioak 1.001,5 milioi.
2015eko zor biziaren %75,1 Jaurlaritzarena da; Bizkaiak %13,0; Gipuzkoak %6,0; Arabak %5,8.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62