2017/05/26ko prentsa-oharra

MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN (AHEK) 2017KO APIRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %2,8 jaitsi ziren 2017ko apirilean

2017ko lehen lau hiletan %0,9ko hazkundea

Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2017ko apirilean %2,8ko urte arteko jaitsiera izan zuten Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Martxoaren aldean, salmentak %1,1 jaitsi ziren urtaro eraginik gabe.

Elikagaietan %3,2ko urte arteko jaitsiera salmentetan, eta gainerako produktuenetan %2,1ekoa.

Bizkaian %-3,0 salmentetan; Gipuzkoan %-2,6; Araban %-2,8.

2017ko lehen lauhilekoan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %0,9 gehitu, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, lan-egutegiko termino homogeneoetan, prezio finkoetan. Hil horietan, elikagaien salmentetan %+1,4; gainerakoenetan %+0,1.

Araban, urteko lehen lauhileko salmentak %0,1 gehitu prezio finkoetan eta aurreko urteko aldi beraren aldean; Gipuzkoan %1,0; Bizkaian %1,2.

Azalera handietako eta elikadura kate handietako langile kopurua %0,3 gehitu zen 2017ko apirilean martxoaren aldean, urtaro-eraginik gabe.

1. taula. Euskal Aeko merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan. Urte arteko eta hile arteko aldakuntza-tasa. 2017ko apirila			
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

Ohar metodologikoa: Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizeak azalera handietako merkataritzaren indizea ordezten du; hau egiteari 2016ko urrian utzi zitzaion, merkataritza koiunturaren hileko eboluzioa ez zuelako jasotzen, helburu horrekin sortua zelarik 90ko hamarraldian. Indize berrian, besteren artean erreferentzia-markoa berrikusi eta zabaldu egin da. Apirileko datuekin batera 2015eko urtarriletiko serieak daude eskuragarri; urte hori da oinarri indizeak kalkulatzeko.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK) )buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %2,8 jaitsi ziren 2017ko apirilean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2017/05/26
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0014236_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali