HomeDocumentaciónDocumentación específicaMetodologíaMerkataritza-indizea_azalera_handietan_eta_elikadura-kate_handietanMetodologia-fitxa: Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan

Metodologia-fitxa: Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan (Kod. 142533)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori 2009ko ekainaren 23ko Batzordearen Gomendioak, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei buruzkoak , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

18/06/2024

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

18/06/2024

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Merkataritza indizea azalera handiko saltokietan eta elikadura alorreko kate handietan (aurrerantzean, AHEK) izeneko eragiketari esker, txikizkako merkataritzaren sektoreko azalera handi eta elikadura-kate handien salmenten eta bertan okupatutako langileen bilakaeraren koiuntura-adierazlea lor daiteke. Honako aldagai hauek aztertzen dira:

- Langile okupatuak: soldatako langileak (finkoak eta behin-behinekoak) eta soldatarik gabekoak (autonomoak) hartzen ditu barnean, eta hilean batez beste dauden langileen berri ematen du.

- Salmentengatiko diru-sarrerak: enpresak Euskal AEn dituen establezimendu guztietan egin duen fakturazio osoa hartzen du barnean, BEZik gabe, eta lurralde historikoka bereizita.

3.2. Sailkapen-sistemak

Eragiketan erabilitako sailkapen-sistema nagusiak honako hauek dira:

Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-09)

Euskal Autonomia Erkidegoko Zerbitzuen Koiuntura Indizea. Sektorizazioa

3.3. Estaldura sektoreka

JESN-2009ko 47. dibisioarekin bat datorren jarduera duten azalera handiak hartzen ditu barnean AHEKak: Txikizkako merkataritza, ibilgailu motordun eta motozikletena izan ezik. Elikadura-kateen kasuan, jarduera JESN-2009ren 4711 jarduerari dagokio: Txikizkako merkataritza espezializatu gabeko establezimenduetan, elikagaiak, edariak eta tabako produktuak nagusi izanez.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

2.500 metro karratuko edo hortik gorako azalera duten merkataritza-establezimenduak eta elikadura-kateak; elikadura-katetzat, berriz, gutxienez hiru lokal dituzten enpresa guztiak –azalera handiak ere barne, halakorik badago–, baldin eta 100 langile baino gehiago badituzte eta jarduera ekonomiko nagusitzat populazio-eremuetakoren batean bildutako bat badute, erreferentzia-aldian eta dagokion esparru geografikoan.

3.6. Biztanleria estatistikoa

2.500 metro koadroko edo hortik gorako salmenta-azalera duten Euskal AEko establezimenduak eta Euskal AEn gutxienez 3 lokaletako eta 100 langiletik gorako elikadura-kateak, azalera handiak barne, halakorik izanez gero. Azalera handiei dagokienez, jarduera nagusia EJSN-2009ko 47. dibisioa da, eta elikadura-kateena, berriz, JESN-2009ko 4711. jarduera.

3.7. Eremu geografikoa

Euskal AEko eta bertako lurralde historikoetako unitate estatistikoak, nahiz eta haien sozietate-egoitza edo kudeatzailetza hortik kanpo egon.

3.8. Denborazko estaldura

AHEKak eragiketa honetan du jatorria: Azalera Ertain eta Handietako Salmenten Indizea (AEHSI); 1991n egin zen eta bere seriea 1989an hasi zen. 1994an indize berri bat egin zen, eta bere panelak lotura handia zuen AEHSIarekin. Izen hau izan zuen: Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI). Orduz geroztik, hainbat aldaketa egin dira metodologian eta oinarrian. Azkenik, 2017an, AHEKak AHMIa ordezkatu zuen, eta elikadura-kateak gehitu zitzaizkion lehengo AHMIari.

3.9. Oinarri-aldia

Indizearen oinarri- edo erreferentzia-aldia 2015 da.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Balio-indizeak eta horien hileko eta urteko aldakuntza-tasak.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Erreferentzia-epea hilabete naturala da.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

AHEKak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 20ko 1893/2006 Erregelamendua (EB), zeinaren bidez xedatzen baita koiunturari buruzko estatistika guztiak NACE 2. berrik.aren arabera egin behar direla. Azken horretaz geroztik, 4775/2007 Errege Dekretuak, 2007ko apirilaren 13koak, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala 2009 (JESN-2009) onartu zuen, eta progresiboki gehitu da hori Eustatek egindako koiunturari buruzko indize guztietara.
Gainera, AHEKa koiunturazko estatistikei buruzko Kontseiluaren 1998ko maiatzaren 19ko 1165/98 (EE) Erregelamenduari lotuta dago. Erregelamendu hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005eko uztailaren 6ko 1158/2005 (EE) Erregelamenduak aldatu zuen, eta ziklo ekonomikoaren koiuntura-bilakaerari buruzko Erkidegoko estatistikak ekoizteko esparru komuna ezarri zuen.

1893/2006 Erregelamendua (EB), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2006ko abenduaren 20koa

Kontseiluaren 1165/98 (EE) Erregelamendua,1998ko maiatzaren 19koa,koiunturazko estatistikei buruzkoa

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1158/2005 (EE) Erregelamendua, 2005eko uztailaren 6koa

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Informatzaile bakarrak emandako eta taldekatu ezin diren datuen kasuan, sekretu estatistikorako eskubideari uko egiteari buruzko protokolora joko da.

Inkesta sekretu estatistikoaren mende dago, orobat. Babes horrek bermatzen du emandako erantzunak ezin izango direla inoiz erabili estatistika-eragiketaz bestelako helburuetarako.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak hilean eta urtean behin zabalduko dira.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak jasotzen dituzte, baita honako taula estatistiko hauek ere:
   - Merkataritza-sektorearen prezio arruntak eta prezio finkoak azalera handietan eta elikadura-kate handietan:
      Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea, produktu motaren eta hilaren arabera: datu gordinak, datu zuzenduak eta datu desestazionalizatuak.
      Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza indizea azalera handiko saltokietan eta elikadura alorreko kate handietan, lurralde historikoaren eta hilaren arabera: datu gordinak, datu zuzenduak eta datu desestazionalizatuak.
   - Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-sektoreko langileak:
      Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza indizea azalera handiko saltokietan eta elikadura alorreko kate handietan, lurralde historikoaren eta hilaren arabera (langileak): datu gordinak eta datu desestazionalizatuak.
- Metadatuak:
   - Metodologia eta kalitatea: Honako agiri hauek ditu:
       Merkataritza indizea azalera handiko saltokietan eta elikadura alorreko kate handietanri eta denbora-serieak tratatzeko Eustaten estandarrari buruzko ohar metodologikoak.
       Metodologia-fitxa
       Kalitate-fitxa
   - Definizioak
   - Kodeak eta nomenklaturak
   - Galdetegiak

Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan

10.3. On-line datu-baseak

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen du herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarrei neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik duten estatistika-informazioaren premien ondorioz.


Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

AHEKan honako helburu espezifiko hauek ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, alderagarritasuna, aukera eta puntualtasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, eta kostua.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Hauek dira AHEKa erabiltzen duten erakunde nagusiak:
- Ekonomia eta Ogasun Saila.
- Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
- Lan eta Enplegu Saila.

Erakunde hauek AHEKa erabiltzen dute, halaber:
- Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberak.
- Enpresa-, lanbide- eta merkataritza-elkarteak.
- Langileen sindikatuak eta enpresaburuen konfederazioak.
- Unibertsitateak.
- Kreditu-erakundeen ikerketa-bulegoak.
- Ekonomia- eta gizarte-azterlanetarako bulego pribatuak.
- Merkataritzako aholkulari teknikoak.
- Hedabideak, oro har.


2021 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 3 -koa izan da. 2022 urtean, Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 2 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2021 urtean, gogobetetze-indizea 4,14 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,35. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Zabaldutako informazio-egiturak estatistika-jardunaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Horrela bada, AHEKaren emaitzen lurralde-desagregazio handiena lurralde historikoa da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Informazio-bilketa % 100eko estaldurarekin ixteko helburua ezarri da.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Ez dago laginketa-akatsik, errolda-eragiketa bat baita.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak


Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2022 aldian:

Erantzunen tasa (Urtekoa): % 99,60

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2022 urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 28 egun -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2022 urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa

JESN-2009tik aurrera berezko sektorizazioa egin zen zerbitzuen sektore osorako, Europan konparatzeko moduko datuak lortze aldera, baina Euskal Autonomia Erkidegoko berezitasunak ere onartuta.
2022 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

Euskal AEko zerbitzuen gaineko koiuntura-indizea.Sektorizazioa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2022 urtean 8 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

AHEKa Zerbitzuen Koiuntura Indizearen (ZKI) barruan dago. Hala ere, eta batez ere duen garrantziagatik, AHEKa hilero zabaltzen da, banaka.

15.4. Barne-koherentzia

AHEKaren datuen arteko koherentzia bermatzeko, egiaztatu behar da guztizkoen batura bat datorrela dagozkion datu partzialen baturarekin, eta ikertutako bi aldagaiak tarte baten barruan daudela, aurreko urteko aldi bereko eta aurreko aldiko homologoekin alderatuta. Balio atipikoak kontrolatuz indizeen bilakaerak koherentzia duela egiaztatzen da, halaber.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 63100 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Aurtengo datuak (urte naturala) behin-behinekoak dira, eta etengabe berrikusten dira hurrengo urteko martxora arte, orduan behin betikoak izango baitira. Argitaratutako gainerako datu gordinak behin betikoak dira eta ez da berrikuspenik egiten.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

AHEK datuak zuzenean biltzen dituen zentsu-eragiketa da.

2.500 metro koadroko edo hortik gorako azalera duten merkataritza-establezimenduen eta elikadura-kateen laginketa zehatz bat egiten da; elikadura-katetzat gutxienez hiru lokal dituzten enpresa guztiak hartzen dira, baita azalera handiak ere, halakorik balu, betiere 100 langile baino gehiago badituzte erreferentzia-aldian Euskal AEn.

Eustaten Jarduera Ekonomikoen Direktorioa (JED) erabili da inkestaren marko moduan, enpresen eta horien saltokien jarduera nagusiari eta langile-kopuruari buruzko informazio osoa jasotzen baitu.

Aztertzeko populazioak izango dituen aldaketetara egokitzen da lagina etengabe.

Ikertutako unitateak sektoreko 45 enpresa dira.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Hilekoa

18.3. Datu-bilketa

Datuak hilean behin egiten den galdetegi espezifiko batetik lortzen dira. Galdesortak posta arruntez eta/edo elektronikoz bidaltzen dira, eta inkesta web bidez egiteko aukera ematen dute. Ezarpen-aldian, enpresen panela finkatzea helburu duena, oinarrizko aldiari buruzko datuak biltzen dira, baita hileko galdeketak bidaltzen hasten diren unera arte dauden gainerako hiruhilekoetakoak ere. Telefono bidezko laguntza izaten da beti, galdetegia betetzeari buruzko zalantzak eta argibideak argitzeko.

18.4. Datuen baliozkotzea

Datuak grabatzen dituen aplikazioak autobaliozkotze bat egiten du, eta honako hauek egiaztatzen ditu:
- Kodea baliozkoa izatea; horretarako, kode bakoitzak kontrol-digitu bat darama lotuta.
- Informazioa ez egotea bikoiztuta, hiruhileko bakoitzerako datu-multzo bati baino gehiagori esleitutako enpresa-koderik egon ez dadin.
- Guztizkoak bat etortzea dagozkien partzialen baturekin (erroreak guztizko baturetan, lurralde historikoaren eta Euskal AEren arabera).
- Langileak eta guztizko salmentengatiko diru-sarrerak tarte baten barruan egotea, aurreko urteko aldi bereko homologoekin alderatuta.

18.5. Datuen bilketa

Galdetegiak behar bezala beteta itzultzen ez dituzten enpresen salmentei eta langileei buruzko datuak zenbatesten dira egozpen-fasean. Egozpenak eskuz egiten dira, osoki.

Ustiapen-faseari dagokionez, lurralde historiko bakoitzeko eta Euskal AE osoko indize guztiak kalkulatzen dira («Elikagaiak», «Gainerakoak» eta «Guztizkoa») «Salmentengatiko diru-sarrerak» eta «Langileak» aldagaientzat. AHEKaren erreferentzia-urtea 2015 da.

Indizeak ustiatzeko prozesua zehatz-mehatz kontsulta daiteke Eustatek argitaratutako dokumentu honetan: Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritza-indizea (AHEK). (Ohar metodologikoa).

18.6. Doikuntza

Indize guztietan egutegiaren eraginak zuzendu eta desestazionalizatu egiten dira, konparatu ahal izateko. Egutegiaren eraginak zuzenduta dauzkaten indizeak homogeneoak dira urtetik urtera, eta desestazionalizatutako indizeak, berriz, hiruhilekotik hiruhilekora eta urtetik urtera dira homogeneoak.

Eustaten estandarra denborazko serieak tratatzeko. (Ohar metodologikoa)

Azalera handietako eta elikadura-kate handietako merkataritzaren indizea (AHEK).(Ohar metodologikoa)

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar
AENOR AENOR

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística

Eustat es el organismo público que desarrolla, produce y difunde información estadística oficial de la C.A. de Euskadi

c/Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: (+34) 945017500
Fax: (+34) 945017501
webmaster_eustat@eustat.eus