2017/06/27ko prentsa-oharra
AZALERA HANDIETAKO ETA ELIKADURA KATE HANDIETAKO MERKATARITZA INDIZEA, 2017KO MAIATZA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %5,5 gehitu ziren 2017ko maiatzean
2017ko lehen bost hiletan %1,9ko hazkundea.
Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2017ko maiatzean %5,5eko urte arteko gehikuntza izan zuten Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Apirilaren aldean, salmentak %1,8 gehitu ziren urtaro eraginik gabe.
Elikagaien salmentek %5,1eko gehikuntza, gainerako salgaienek %6,1ekoa.
Gehikuntzak hiru lurraldeetan: Bizkaian %5,7, Gipuzkoan %5,6, Araban %4,3.
2017ko lehen bost hiletan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %1,9 gehitu, aurreko ekitaldiko aldi beraren aldean, lan-egutegiko termino homogeneoetan, prezio finkoetan. Hil horietan, elikagaien salmentetan %+2,3; gainerakoenetan %+1,3.
Araban, urteko lehen bost hiletako salmentak %0,9 gehitu prezio finkoetan eta aurreko urteko aldi beraren aldean; Gipuzkoan %1,9; Bizkaian %2,2.
Azalera handietako eta elikadura kate handietako langile kopurua %0,9 gehitu zen 2017ko maiatzean apirilaren aldean, urtaro-eraginik gabe.
Informazio gehiago.
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62