2017/06/23ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri prezioak %0,7 jaitsi ziren 2017ko maiatzean aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2017ko maiatza 2016koaren aldean) %2,9 gehitu
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,7 jaitsi ziren 2017ko maiatzean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, maiatzeko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %2,9 gehitu da.
2017ko maiatzean, prezio hazkunderik handienak aurreko hilaren aldean: Zura, papera eta arte grafikoak, %0,2; Metalurgia eta metalezko produktuak %0,1. Jaitsierarik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-4,3), Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-1,8); Erauzketa industriak (%-1,0).
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, Bitarteko ondasunen prezioek %+0,1. Energia %3,4 jaitsi zen eta Ekipo ondasunak %0,2. Kontsumo-ondasunen prezioetan %0,0. Iraunkorrenetan %+0,2, ez-iraunkorrenetan %-0,1.
2017ko maiatzean, 2016koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%16,6), Metalurgia eta metalezko produktuak (%5,6), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%3,4). Jaitsierarik handienak: Kautxu, plastikoa eta ez-metalezko beste produktu mineralak (%-2,2); Erauzketa industriak (%-1,6) Industria kimikoa (%-1,1).
Urte artean: Energian %8,4; Bitarteko ondasunetan %2,8; Ekipoko ondasunetan %1,8; Kontsumoko ondasunetan %0,4. Azken hauen artean, %0,9 gehitu iraunkorren prezioak, eta %0,3 ez-iraunkorrenak.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62