2017/05/23ko prentsa-oharra
Euskal AEko Industria Prezioen Indizea lehengoan (%0,0) 2017ko apirilean aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2017ko apirila 2016koaren aldean) %4,4 gehitu
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria prezioak lehengoan (%0,0) 2017ko apirilean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, apirileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %4,4 gehitu.
2017ko apirilean, prezio hazkunderik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%1,3); Metalurgia eta metalezko produktuak (%0,6); Industria kimikoa (%0,3); Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%0,3). Jaitsierarik handienak: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-1,6), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%-1,3), Erauzketa industriak (%-0,6); Garraio materialaren fabrikazioa (%-0,6).
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, Bitarteko ondasunen prezioek %+0,3; Ekipo-ondasunenek %+0,2. Energiaren prezioak %-0,2. Kontsumoko ondasunenak %-0,5; iraunkorrenak %-0,6, ez-iraunkorrenak %-0,5.
2017ko apirilean, 2016koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%30,9), Metalurgia eta metalezko produktuak (%6,2), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%4,2). Jaitsierarik handienak: Kautxu, plastikoa eta ez-metalezko beste produktu mineralak (%-2,2); Industria kimikoa (%-1,0); Erauzketa industriak (%-0,9).
Urte artean: Energiaren prezioak %16,2 gehitu; Bitarteko ondasunenak 3,0; Ekipo-ondasunenak %2,0; Kontsumo-ondasunenak %0,8. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %0,8, iraunkorrenak 0,7.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua