2017/05/19ko prentsa-oharra
Euskal AEko Merkataritzako eta Merkatuko beste zerbitzuen salmentak %1,8 gehitu ziren 2017ko lehen hiruhilekoan
Handizkako merkataritza eta Ostalaritza lider hazkundean
Eustaten datuen arabera Merkataritza (handizkakoa, txikizkakoa, ibilgailuen salmenta eta konponketa), %1,8 gehitu zen 2017ko lehen hiruhilekoan; Gainerako zerbitzuak, berdin, %1,8; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, termino finkoetan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, %+0,7 Merkataritzan; %+0,6 Gainerako zerbitzuetan; urtaro-eraginak kenduta, prezio finkoetan.
Merkataritzan urte artekoa positiboa izan da Handizkako merkataritzan %2,8, eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan %0,2. Txikizkakoan, %-0,4.
Beste zerbitzuetan, euro finkoetan: Ostalaritzaren salmenta-indizea %6,8 gehitu da; Garraio eta biltegiratzearena %2,3, Informazio eta komunikazioena %1,0. Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak adarrak %-1,0; Jarduera administratiboak eta zerbitzu lagungarriak %-1,6.
Araban Merkataritza %3,1 gehitu eta Gainerako zerbitzuak %1,9; Bizkaian %1,7 eta %2,4; Gipuzkoan %1,3 eta %0,7; 2016ko lehen hiruhilekoaren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Euskal AEn, langile okupatuak %1,1 gehitu Merkataritzan eta %1,3 Gainerako zerbitzuetan, urte artean. 2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean, indizea %0,2 gehitu Merkataritzan eta %0,0 Gainerako zerbitzuetan, urtaro eraginik gabe.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Datu-bankua