2017/05/15eko prentsa-oharra
Euskal AEn bizi zirenen ezkontzak %1,3 gehitu 2016an
2016ko laugarren hiruhilekoan 1.572 ezkontza izan genituen Euskal AEn, aurreko urtean baino %8,4 gutxiago
Euskal AEn bizi zirenen ezkontzak %1,3 gehitu ziren 2016an, Eustaten behin-behineko kontaketaren arabera. Ezkontza zibilen proportzioak (%81,3) ehuneko 2,6 puntuz gainditu zuen 2015ekoa; ezkontza homosexual guztiak zibilak dira.
Ezkontzeko adina atzeratzeko joerak badirau; 2016an senarren %89,4 eta emazteen %80,2 30 urterekin edo gehiagorekin ezkondu ziren; 2015ean %89,5 eta %80.
2016ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 1.572 ezkontza izan genituen, 2015eko aldi berean baino %8,4 gutxiago. 40 ezkontza homosexual; 23 gizon artean, 17 emakume artean. 1.532 ezkontza heterosexual.
2016ko laugarren hiruhilekoan, ezkontzen %80,5, zibilak; 2015eko aldi berean baino ehuneko 0,8 puntu gehiago; 2016ko hirugarren hiruhilekoan baino 6,8 puntu gehiago. Urteko azken hiletan ezkontza zibilen proportzioa handiagoa izaten da udan baino. Aipatu portzentajea ezkontza heterosexualena da; ezkontza homosexual guztiak zibilak direnez, 2,5 puntu gehitu beharko genituzke.
Bizilekua Euskal AEn duten 1.487 gizonezko eta 1.463 emakumezko ezkondu ziren. 1.241 senarrentzat (%83,5), lehen ezkontza; 13 alargun eta 233 dibortziatu berriro ezkondu. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea, handiagoa, %85,2; kopurua, 1.247; alargunak 10 eta dibortziatuak 206.
Ezkonberri atzerritarren ehunekoa gehitu egin da
2016ko 4. hiruhilekoan senarren %10,4 eta emazteen %15,4 atzerritarrak ziren. 2015eko laugarrenean, senarren %9,2 eta emazteen %13,8; gainetik oraingoan.
195 bikote Araban biziko dira, Gipuzkoan 519 eta Bizkaian 764. 94 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten.
2016ko laugarren hiruhilekoan senarren arteko %90,5ek 30 urtetik gora zituzten; emazteen %81,4k. Proportzio horiek baxuagoak dira aurreko urteko hiruhileko berekoak baino: Gizonen %91,1; emakumeen %83.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo ezkontzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko eskontzen estatistikari buruzko datu-bankua