2017/05/29ko prentsa-oharra
Heriotzak %5,4 gehitu ziren 2016ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn
2016 osoan %1,4 jaitsi
2016ko laugarren hiruhilekoan, 5.425 heriotza Euskal AEn; aurreko urteko aldi berean baino %5,4 gehiago, Eustaten datuen arabera. Araban 666 lagun hil ziren, Bizkaian 3.024, Gipuzkoan 1.735.
Behin-behineko datuen arabera, 2016an 21.214 lagun hil ziren, 10.782 emakume, 10.432 gizon. 2015.aren aldean heriotzak %1,4 jaitsi.
Lehengo urteko heriotzen artean, 46 urtebetetik beheragoko haurrenak izan ziren: 28 mutiko eta 18 neskato. Ehun urtetik gora hildako 244 pertsonen artean, 207 emakume, 37 gizon. 2016an 2015ean baino 32 heriotza gutxiago izan ziren ehunurtedunenak; 12 gizon, 20 emakume.
Heriotza eragile nagusia 2016an, tumoreak
2016ko heriotzen %29,8 (6.317) tumoreek eraginda. Jarraian zirkulazio sistemaren gaixotasunak, %26,9 (5.715 hildako); hirugarren, urrunago, arnas aparatuko gaixotasunek %9,7 eragin zituzten (2.050).
Gizonen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino, ehuneko 10,5 puntuz; emakume artean, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak eta tumoreak bigarren, ehuneko 5 puntuko aldea.
Hazkunde begetatiboa Araban; beherapena Bizkaian eta Gipuzkoan
2016ko behin-behineko datuekin, Euskal AEn beherapen begetatiboa; 3.010 heriotza gehiago jaiotzak baino. Bizkaian -2.605pertsona; Gipuzkoan -791; Araban +386.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua