2017/06/15eko prentsa-oharra
Euskal AEko Industriaren estatistika-Eskualdeak 2015
Industriaren enplegua goraka 2015ean euskal eskualde gehienetan
Negozio zifraren kopuru garbian eskualdeen erdia pasa goraka
Erauzketa-industrian eta manufakturan langile okupatuak goraka Euskal AEko 20 eskualdeetatik 17tan 2015ean, Eustaten arabera. Hazkunderik handienak Bidasoa Beherean (%6,9) eta Arabako Mendialdean (%6,2).
Aurreko urtearen aldean enplegua %1,3 gehitu zen Euskal AEn. Gipuzkoan %1,7; Araban %1,4; Bizkaian %0,9.
Langile okupatuen banaketa erauzketa eta manufaktura industrian, eskualdeka. 2015.
Iturria: EUSTAT. Euskal AEko Industriaren estatistika
Langile okupatuak 2015ean Gipuzkoan: Bidasoa Beherean %,6,9ko hazkundea; Goierrin %0,4; Tolosaldean %4,3; Urola-Kostan %1,8; Debabarrenan %1,2; Debagoienan %0,5. Donostian, non dugun lurraldeko enpleguaren %25, %+1,7 manufaktura eta erauzketako enpleguetan.
Araban: Kantauri Arabarren %-3,1, negatibo bakarra. Mendialdean %6,2; Ibarretan eta Errioxan %3,8. Gorbeiako Inguruetan %1,5. Lautadan, non langile okupatuen %62 ditugun, %1,9.
Bizkaian: Durangaldean %3; Gernika-Bermeon %2,5; Markina-Ondarroan %2,3. Plentzia-Mungian %1,2; Arratia-Nerbioin %0,4. Bilbo Handian, non dugun lurraldeko enpleguaren %55, enplegua aurreko urtean bezalaxe. Enkarterrietan %-1,4.
Erauzketa-industrian eta manufakturan salmenta garbiak gehitu egin ziren Euskal AEko 20 eskualdeetatik 13tan. Salmenta hazkunde handienak 2014.aren aldean: Arabako Ibarretan %13,4; Arabako Mendialdean %10,1; Gernika-Bermeon %7,5. Negatiboen, Enkarterriak (%-21,4) eta Kantauri Arabarra (%-11,8).
Euskal erauzketa industrian eta manufakturan salmentak %1,3 jaitsi ziren aurreko urtearen aldean.
Araba osoan %2,6ko hazkundea. Ibarretan %13,4; Mendialdean %10,1; Lautadan %6,7 (lurraldeko salmenten %67 bertan). Kantaurin %-11,8; Gorbeiako Inguruetan %-6,1; Errioxan %-1,0.
Gipuzkoan %2,1eko hazkundea 2015ean. Goierri negatiboan, bakarra. Tolosaldean (%5) hazkunderik handiena. Debagoienan eta Bidasoa Beherean %4,3; Debabarrenan %3,6; Urola-Kostan %3,2. Goierrin %-2,9 salmentetan. Donostialdean (lurraldeko salmenten %25) %+2,3.
Bizkai osoan, %-5,5 salmentetan. Urte artean %-21,4 Enkarterrietan; Bilbo Handian %-9,3; Arratia-Nerbioin %-2,5. Gernika-Bermeon %7,5eko hazkundea; Durangaldean %5,6; Markina-Ondarroan %4,5. Plentzia-Mungian %1,1. Bilbo Handian dugu salmenten %67; Durangaldean %19.
Ohar metodologikoa:
Erabilitako sektorizazioa Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009) da; eskualdeen araberako desagregazioan B (erauzketa) eta C (manufaktura) sekzioak bakarrik daude.
Informazio gehiago.
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62