2017/09/28ko prentsa-oharra
2017ko bigarren hiruhilekoan esportazioen prezioak %0,5 gutxitu ziren aurrekoaren aldean
Inportazioen prezioetan %1,9ko jaitsiera
Eustaten datuen arabera, esportazioen prezioak %0,5 jaitsi ziren 2017ko bigarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, %1,9 gehitu.2017ko lehen hiruhilekoaren aldean, inportazioen prezioetan %-1,9; urte artean %+8,2.
Esportazio energetikoek eragin zieten gehien prezioei, bai aurreko hiruhilekoaren aldean, bai urte artean. Aurreko hiruhilekoaren aldean esportazio energetikoen prezioak %2,7 jaitsi; ez-energetikoenak, %-0,6. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, energetikoen prezioak %+7,0 ; ez-energetikoenak, %+1,1.
Inportazioetan, produktu energetikoen prezioetan %-11,4 hiruhileko artean; ez-energetikoenean %+2,6. Urte artean, energetikoen prezioetan, %+13,2; ez-energetikoenetan %+8,3.
Ondasunen helburu ekonomikoaren sailkapenari jarraituz: Kontsumo ondasunen prezioetan %-2,4; Bitarteko ondasunenetan %+0,5; Kapital ondasunenetan %-1,8; esportazio prezioen indizean eta aurreko hiruhilekoaren aldean. Urte artean: Bitarteko ondasunetan, %+3,7; Kapital-ondasunetan %-0,6; Kontsumo-ondasunetan %-1,5.
Inportazioetan, Bitarteko ondasunetan %-2,7 dugu hiruhileko artean eta %+8,8 urte artean; gainerako ondasunetan gehikuntzak denetan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, esportazioak nora doazen kontuan harturik, prezioak: ELGAn (%-0,9), Euro-eremuan (%-0,2), Munduko gainerakoan (%+1,7), 28-EBn (%+0,1). Esportazioak doazen eremu geografiko guztietan gehitu dira prezioak urte artean, batez ere Euro-eremuan, %+3,8.
Inportazioetan urte artean goranzko joera eremu guztietan, batez ere Munduko gainerakoan, %+21,8; hiruhileko artean gehien jaisten dena da, %-2,4.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: prentsazerbitzua@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62