2017/09/18ko prentsa-oharra
2017ko lehen hiruhilekoan 1.010 ezkontza, urtebete lehenago baino %13,6 gehiago
Emakume ezkonberrien %20 ia, eta gizonen %15,5, atzerritarrak
Euskal AEn 1.010 ezkontza izan ziren 2017ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berean (889) baino %13,6 gehiago, Eustaten datuen arabera. 32 ezkontza homosexual; 10 gizon artean, 22 emakume artean. 978 ezkontza heterosexual.
Urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi izaten da, batez ere urtarrilean (252) eta otsailean (293).
Aurreko urteetan bezala, ezkontza zibilen ehuneko handia (ezkontza heterosexualen %91); aurreko urteko aldi berekoen (%91,2) tankerakoa oso. Ezkontza homosexualak (denak zibilak) gehituz, guztira %94,2.
2017ko lehen hiruhileko 1.010 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 944 gizon eta 954 emakume ezkondu ziren; gainerako ezkontideak erkidegotik kanpo bizi ziren. 767 senarrentzat (%81,3), lehen ezkontza; 14 alargun eta 163 dibortziatu berriro ezkondu. Aurreneko aldiz ezkondutako emakume-portzentajea txikixeagoa (%80,7, 770); 6 alargun eta 178 dibortziatu.
Senarren artean, %90,4k zituzten 30 urtetik gora; emazteen artean, %85,3k. Aurreko urteko hiruhileko berean 30 urtetik aurrerakoak %91,8 eta %86,8 zirenez, oraingo portzentajeak txikixeagoak.
2017ko lehen hiruhilekoan emakume ezkonberrien %19,7 eta gizon ezkonberrien %15,5 atzerritarrak ziren. 2016koekin alderatuz gero, emazte atzerritarren kopuruan +4,1 puntu; gizonenean +1,6.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62