HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Ehun urteak beteak zituzten...

Prentsa-oharra 2017/07/24

HERIOTZEN ESTATISTIKA. 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ehun urteak beteak zituzten hildakoen guztizkoaren % 85 emakumeak izan ziren 2016an Euskal AEn

Heriotzak % 1,3 jaitsi ziren 2015aren aldean

2016an, 21.222 izan zen Euskal AEko heriotza-kopurua; % 1,3 gutxiago 2015aren aldean, Eustaten datuen arabera. 10.783 gizonezko hil ziren, eta 10.439 emakumezko. Hilabetearen arabera, abendua izan zen heriotza-kopuru handiena (2.059), eta ekaina txikiena (1.589).

2016an 294 pertsona hil ziren 100 urterekin edo gehiagorekin, eta haien artean % 84,4 emakumeak ziren. Ehun urteak beteak dituztenen heriotza-kopurua handituz joan da azken urteetan, kontuan izanik 2015ean lortu zuela gehienezko historikoa (344 pertsona).

1. grafikoa: ehun urtetik gorako pertsonen heriotzak, sexuaren arabera, 1996-2016
Iturria: Eustat. Heriotzen estatistika

Hildako emakumeen batez besteko adina 83,4 urte izan zen, eta 76,8 urte gizonena

2016an hildako pertsonen batez besteko adina 80 urteetan kokatu zen; hamar urte lehenago, 2006an, berriz, 76,6 urteetan, hau da, 3,4 urte gehitu da batez bestekoa azkeneko hamarkadan.

2016an, 76,8 urterekin hil ziren batez beste gizonezkoak eta 83,4 urterekin emakumezkoak; 2006an, berriz, 72,9 urte eta 80,9 urte izan ziren batez bestekoak, hurrenez hurren. Ondorioz, azkeneko 10 urteotan, gizonen batez besteko heriotza-adinak gora egin du 3,9 urte, eta 2,5 urte emakumeenak.

Hazkunde begetatiboa negatiboa izan zen, heriotza baino 2.982 jaiotza gutxiago izan baitziren. Lurraldeen arabera, saldoak negatiboak izan ziren Bizkaian eta Gipuzkoan, 2.608 eta 761 pertsona galdu baitzituzten, hurrenez hurren; aitzitik, Arabaren kasuan, hildakoen kopurua jaiotzena baino txikiagoa izan zen eta, beraz, positiboa izan zen saldoa 387 pertsonatan.

Haurren heriotza-tasari dagokionez, urte bat baino gutxiagoko 46 haur hil ziren Euskal AEn. Jaioberrien heriotza-tasa, bizialdiko aurreneko 28 egunei dagokienez, 26 hildakoena izan zen, eta haietatik 10 aurreneko 24 orduetan hil ziren eta beste 12ak aurreneko astean. Urte 1etik beherakoen artean, hildako guztizkoaren % 39,1 neskak izan ziren.

2. grafikoa: heriotzak kausa eta sexuaren arabera (%). 2006 eta 2016
Iturria: Eustat. Heriotzen estatistika

Heriotzen % 56,8 tumoreek eta zirkulazio-aparatuko gaixotasunek eragindakoak izan ziren

2016an gertatutako heriotzen % 29,8 (6.320 hildako) tumoreek eragindakoak izan ziren; ondoren, % 27 (5.727 hildako) zirkulazio-aparatuko gaixotasunengatik; hirugarren, tarte handiarekin, % 9,7 (2.055 hildako) arnas eritasunengatik eta, azkenik, % 6,8 (1.436 hildako) nerbio-sistemako gaixotasunengatik. Lau gaixotasun-talde nagusi horien prebalentzia aldatuz joan da azken hamarkadan: tumoreek eragindako heriotzak % 13,3 gehitu diren bitartean, gaixotasun kardiobaskularrak % 2, arnas eritasunak % 18,2 eta nerbio-sistemakoak % 52,9 gehitu dira, batik bat Alzheimerrak eragindakoak (770 hildako).

Heriotzen eragileak desberdina izaten jarraitzen du sexuaren arabera; gizonen artean tumoreek eragindakoak gehiago izan ziren zirkulazio-aparatukoek eragindakoen aldean; emakumeen artean, berriz, gaixotasun kardiobaskularrak lehenik eta tumoreak ondoren izan ziren heriotzen eragile nagusiak.

Heriotzen eragilea aldatu egiten da adinaren arabera ere. Urte bat baino gutxiago dutenen artean, sarrien izan diren heriotzak jaiotza inguruko denboraldian sortutako gaixotasunek eta sortzetiko malformazioek eragin zituzten; 1 - 40 adin-tartean, heriotzaren eragile nagusiak kanpotik sortuak izan ziren, istripuak eta suizidioak, besteren artean; 40 - 80 adin-tartean tumoreek eta 80 urtetik aurrera zirkulazio-sistemako gaixotasunek.

1. taula: Heriotzak sexuaren arabera, kausari jarraiki. 2016				
Iturria: Eustat. Heriotzen estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ehun urteak beteak zituzten hildakoen guztizkoaren % 85 emakumeak izan ziren 2016an Euskal AEn

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2017/07/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0014301_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali