2017-07-24ko prentsa-oharra
MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN (AHEK), 2017KO EKAINA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 4,3 hazi ziren 2017ko ekainean
2017ko lehen seihilekoko balantzea % 2,0ko igoerarekin itxi da
Lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2017ko ekainean % 4,3ko urte arteko gehikuntza izan zuten Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, prezio finkoetan, Eustatek osatutako azalera handietako eta elikadura-kate handietako indizearen arabera. Maiatzaren aldean, salmentak % 0,6 hazi ziren urtaro-eraginik gabe.
Azalera handietako eta elikadura-kate handietako elikagaien salmentek % 3,9ko gehikuntza izan dute, gainerako salgaienek % 5,1ekoa.
Gehikuntzak hiru lurraldeetan eman dira: Bizkaian % 4,9koa, Gipuzkoan % 3,8koa eta Araban % 3,4koa.
Urteko lehen sei hilabeteetan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 2,0 hazi dira, aurreko ekitaldiko aldi beraren aldean, lan-egutegiko termino homogeneoetan eta prezio finkotan. Epe horretan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako elikagaien salmentak % 2,3 hazi dira; gainerako produktuenak % 1,6.
Lurraldeen arabera, Araban, urteko lehen seihilekoan azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak % 1,1 hazi dira prezio finkoetan eta aurreko urteko aldi berarekin alderatuta; Bizkaian, berriz, % 2,2 hazi dira eta Gipuzkoan % 2,1.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langileen kopurua % 0,1 murriztu zen 2017ko ekainean maiatzeko datuekin alderatuz, urtaro-eraginik gabe.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62