2017/09/06ko prentsa-oharra

MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN (AHEK) 2017KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %1,9 gehitu ziren 2017ko uztailean

2017ko lehen zazpi hiletan %2,0ko hazkundea

Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2017ko uztailean %1,9ko urte arteko gehikuntza izan zuten Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Ekainaren aldean, salmentak %0,2 jaitsi ziren urtaro eraginik gabe.

Elikagaien salmentek %2,8ko gehikuntza, gainerako salgaienek %0,6koa.

Gehikuntzak hiru lurraldeetan: Araban %4,1; Gipuzkoan %2,8; Bizkaian %0,8.

2017ko lehen zazpi hiletan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %2,0 gehitu, aurreko ekitaldiko aldi beraren aldean, lan-egutegiko termino homogeneoetan, prezio finkoetan. Hil horietan, elikagaien salmentetan %+2,3; gainerakoenetan %+1,5.

Araban, urteko lehen zazpi hiletako salmentak %1,6 gehitu prezio finkoetan eta aurreko urteko aldi beraren aldean; Bizkaian %2,0; Gipuzkoan %2,2.

Azalera handietako eta elikadura kate handietako langile kopurua %0,1 gutxitu zen 2017ko uztailean ekainaren aldean, urtaro-eraginik gabe; urte artean %4,4 gehitu.

1. taula. Euskal AEko azalera handi eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea. Urte arteko eta hile arteko aldakuntza-tasa. Uztaila. 2017			
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %1,9 gehitu ziren 2017ko uztailean

Eragiketa : 
Merkataritza-indizea azalera handietan eta elikadura-kate handietan
Eragiketa kodea : 
142533
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2017/09/06
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/27
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0014327_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali