2017/09/22ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri prezioak %0,2 gehitu ziren 2017ko abuztuan aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2017ko abuztua 2016koaren aldean) %2,5 gehitu
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,2 gehitu ziren 2017ko abuztuan aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, abuztuko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %2,5 da.
2017ko abuztuan, Kimika-industria (%1,6), Kokeriak eta petrolioa fintzea (%1,3), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%1,2) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Erauzketa industriak (%-0,4), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-0,2), Metalurgia eta produktu metalikoak (%-0,1), Zurgintza, papergintza eta arte grafikoak (%-0,1), Elikagaien industria, edariak eta tabakoa (%-0,1).
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioek %+1,0; Ekipo-ondasunenek %+0,2. Bitarteko ondasunen prezioak lehengoan (%0,0); Kontsumo-ondasunenak %-0,1. Azken horien barruan, iraunkorrenak %-0,2; ez-iraunkorrenak %-0,1.
2017ko abuztuan, 2016koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%11,7), Metalurgia eta metalezko produktuak (%4,1), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%2,5). Jaitsierarik handienak: Erauzketa industriak (%-3,0); Industria kimikoa (%-0,5); Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-0,3).
Urte artean: Energiaren prezioetan %6,0; Bitarteko ondasunetan %2,7; Ekipo ondasunetan %1,5; Kontsumo ondasunetan %0,9. Azken hauen artean, %1,1 gehitu iraunkorren prezioak, eta %0,9 ez-iraunkorrenak.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62