2017/09/13ko prentsa-oharra
Zerbitzuen sektorean, Ostalaritza, Zerbitzu teknikoak eta Merkataritza lider igoeretan 2017ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEn
Merkataritza, ibilgailuen salmenta eta konponketa barne, %1,1 erreala gehitu zen; Gainerako zerbitzuak %2,0
Merkataritza (handizkakoa, txikizkakoa, ibilgailuen salmenta eta konponketa), %1,1 gehitu zen 2017ko bigarren hiruhilekoan; Gainerako zerbitzuak %2,0; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, termino finkoetan, Eustaten datuen arabera.
Lehen sei hiletan, Merkataritza %1,6 gehitu da, prezioen eragina kenduta; Gainerako zerbitzuak %2,0 (Ostalaritza %6,1).
Aurreko hiruhilekoaren aldean, %+0,5 Merkataritzan; %+0,8 Gainerako zerbitzuetan; urtaro-eraginak kenduta, prezio finkoetan.
Merkataritzan, urte artekoan, Handizkakoan %+1,7; Txikizkakoan %1,2. Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan %-0,4.
Gainerako zerbitzuetan, euro finkoetan: Ostalaritzaren salmenta-indizea %5,6 gehitu da; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoena %3,1; Informazio eta komunikazioena %1,0; Garraio eta biltegiratzearena %0,8. Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarrietan, %-3,1.
Merkataritza %4,0 gehitu da Araban, %1,9 Gipuzkoan; %0,3 jaitsi Bizkaian. Gainerako zerbitzuetan: Araban %1,6 gehitu, Bizkaian %2,5, Gipuzkoan %1,3; beti ere 2016ko bigarren hiruhilekoaren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Euskal AEn, langile okupatuak %1,6 gehitu Merkataritzan eta %3,3 Gainerako zerbitzuetan, urte artean. 2017ko lehen hiruhilekoaren aldean, indizea %0,5 gehitu Merkataritzan eta %1,3 Gainerako zerbitzuetan, urtaro eraginik gabe.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62