2017/12/05eko prentsa-oharra
2017ko bigarren hiruhilekoan 5.000 pertsona hil ziren; 61, ehun urtedunak
Hildakoen ia bi heren, 80 urtetik gorakoak
2017ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 5.020 lagun hil ziren, aurreko urtekoan bezalaxe, Eustaten datuen arabera. Bizkaian 2.775 pertsona hil ziren (%-2,5); Araban 651 (%-0,3); Gipuzkoan 1.594 (%+5).
Hildakoen %50,9, gizonezkoak; %49,1 emakumezkoak. %63,4tan hildakoak 80 urte edo gehiago zituen. Emakumeen artean %74,8k eta gizonen artean %52,3k. Ehun urterekin edo gehiagorekin hildako 61 pertsonen artean, 53 emakume, 8 gizon besterik ez.
2017ko bigarren hiruhilekoan, urtebetetik beheragoko 5 haur hil ziren: 3 mutiko eta 2 neskato.
Heriotza-eragile nagusiak: tumoreak (1.594 pertsona); zirkulazio-sistemaren gaixotasunak (1.344); bion artean heriotzen %58,6. Hirugarren, arnas aparatuko gaixotasunak, 451 heriotza (%9).
Nerbio sistemaren gaixotasunengatik (Alzheimer eta Parkinson haietakoak dira) 312 pertsona hil ziren bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berean baino %0,5 gutxiago.
Aurreko hiruhilekoetan bezala, heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira sexu bietan.
2017ko udaberrian, biztanle-galera Euskal AEn, 699 pertsona gutxiago. Araban +91, Gipuzkoan -222, Bizkaian -568.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62