2017/11/17ko prentsa-oharra
2017ko hirugarren hiruhilekoan Ibilgailuen salmenta eta konponketa eta Garraioa lider merkatuko zerbitzuen hazkundean, Euskal AEn
Urtean zehar, hazkunderik handienak Ostalaritzan (%4,2) eta Garraioan (%2,4)
2017ko hirugarren hiruhilekoan, Ibilgailuen salmenta eta konponketan (%5,2) eta Garraioan (%3,9) salmenta hazkunde handienak, termino finkoetan, 2016ko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera.
Merkataritza (handizkakoa, txikizkakoa, ibilgailuen salmenta eta konponketa), %1,9 gehitu zen 2017ko hirugarren hiruhilekoan; Gainerako zerbitzuak %1,6; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Lehen bederatzi hiletan, Merkataritza %1,6 gehitu da, prezioen eragina kenduta; Gainerako zerbitzuak %1,9 (Ostalaritza %4,2).
Aurreko hiruhilekoaren aldean, %+0,4 Merkataritzan; %-0,4 Gainerako zerbitzuetan; urtaro-eraginak kenduta, prezio finkoetan.
Merkataritzan, urte artekoan, Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan %5,2ko hazkundea; Txikizkakoan %2,7; Handizkakoan %1,2.
Beste zerbitzuetan, finkoki: Garraio eta biltegiratzea %3,9; Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuak %1,4; Ostalaritza %0,9; Informazio eta komunikazioak %0,1. Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak %-0,9.
Hiru lurraldeetan gehikuntza errealak Merkataritzan Araban %0,3; Gipuzkoan %0,9; Bizkaian %3,1. Beste zerbitzuetan: Araban %0,6 gehitu, Bizkaian %1,5, Gipuzkoan %2,2; beti ere 2016ko hirugarren hiruhilekoaren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Euskal AEn, langile okupatuak %1,2 gehitu Merkataritzan eta %2,6 Gainerako zerbitzuetan, urte artean. 2017ko bigarren hiruhilekoaren aldean, %0,0 Merkataritzan eta %0,7 Gainerako zerbitzuetan, urtaro eraginik gabe.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62