2017/10/24ko prentsa-oharra
2017ko irailean Euskal AEko industria-prezioek %0,7 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2017ko iraila 2016koaren aldean) %3,2 gehitu
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,7 gehitu ziren 2017ko irailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, iraileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza ), %3,2.
2017ko irailean, Kokeriak eta petrolioa fintzea (%3,7), Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%2,3) eta Erauzketa-industriak (%1,5) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%1,1), Elikaduraren industria, edariak eta tabakoa (%0,6) eta Industria kimikoa (%0,4).
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioetan %+3,4, Ekipo-ondasunenetan %+0,2; Bitarteko ondasunenetan %+0,2; Kontsumo ondasunenetan %-0,4. Azken horien barruan, iraunkorrenak %-0,1; ez-iraunkorrenak %-0,5.
2017ko irailean, 2016koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%10,8); Metalurgia eta metalezko produktuak %5,2; Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%2,8). Jaitsierarik handienak: Erauzketa industriak (%-1,9); Industria kimikoa (%-0,9); Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%-0,1).
Urte artean: Energiaren prezioetan %7,4ko gehikuntza; Bitarteko ondasunetan %3,4; Ekipo ondasunetan %1,9; Kontsumo ondasunetan %0,4. Azken hauen artean, %1,2 gehitu iraunkorren prezioak, eta %0,2 ez-iraunkorrenak.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62