2017/11/23ko prentsa-oharra
2017ko urrian industriako prezioek %0,4 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2017ko urria 2016koaren aldean) %2,8 gehitu
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,4 gehitu ziren 2017ko urrian aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, urriko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza ), %2,8.
2017ko urrian, Metalurgia eta metalezko produktuak (%1,5), Kokeriak eta petrolioa fintzea (%1,0), Elikadura-industria, edariak eta tabakoa (%1,0) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Erauzketa industriak (%-1,3); Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-1,3); Altzariak, beste manufaktura industriak, konponketa eta instalazioa (%-0,8).
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioetan %-0,2; Bitarteko ondasunenetan %+0,9; Ekipo-ondasunenetan %0,0; Kontsumo ondasunenetan %+0,7. Azken horien barruan, iraunkorrenak %+0,1; ez-iraunkorrenak %+0,9.
2017ko urrian, 2016koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Metalurgia eta metalezko produktuak (%6,4); Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%5,4); Kokeriak eta petrolioa fintzea (%3,6), Jaitsierarik handienak: Erauzketa industriak (%-4,1); Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-1,0).
Urte artean: Energiaren prezioetan %3,8ko gehikuntza; Bitarteko ondasunetan %4,0; Ekipo ondasunetan %1,7; Kontsumo ondasunetan %0,8. Azken hauen artean, %1,1 gehitu iraunkorren prezioak, eta %0,7 ez-iraunkorrenak.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62