2017/10/26ko prentsa-oharra
Euskal AE berrikuntza handiko europar estatuen mailan da, 2017ko Berrikuntza Indize Europarraren arabera (EIS 2017)
Ongien, dimentsio hauetan: “Giza baliabideak”, “Ikerketa sistema erakargarriak”, “Berrikuntzarako inguru egokia”
European Innovation Scoreboard (EIS) 2017, Europako Berrikuntzako Adierazleen Panela, 0,48 da Euskal AEn, Eustaten datuen arabera; 28-EBko batez bestekoa 0,50. Gure balioa EBko batez bestekoaren %95 da, %90en gainetik, eta honek berrikuntza handiko taldean kokatzen gaitu.
EIS adierazle panelean etengabe aldatzen dira adierazleak, kalkulatzeko formula eta datu eguneratuagoak. 2017an adierazle blokeak 3tik 4ra pasatu dira, dimentsioak 8tik 10era; adierazleak 27 dira orain, 5 berri eta birdefinituak. Honek guztiak serie osoa berriz kalkulatzea ekarri du.
1. grafikoa. Batasuneko Berrikuntza Adierazleen Panela IUS 2017. Euskal AE eta 28-EB
Iturria: Eustat eta Europar Batzordea
Oharra: Zutabe grisak aurreko urteko balioak dira, EIS 2017aren arabera kalkulatuta
Europako Berrikuntzako Adierazleen Panelak –EIS 2017- estatuen ekonomien gaitasuna neurtzen du, berrikuntza-jarduerak garatzekoa. 28-EBko estatuak puntuazioaren arabera, eta europar batez bestekoarekiko, lau kategoriatan sailka daitezke: Estatu liderrak berrikuntzan, batez bestekoaren %120ren gainetik: Suedia (0,71), Danimarka (0,67), Finlandia (0,65), Herbehereak (0,64), Erresuma Batua (0,62), Alemania (0,61); Europan, halere, Suitza (0,81) dugu aurrena.
Balioa batez besteko horren %90-%120 bitartekoa bada, orduan estatua berrikuntza handiduna da. 0,60-0,48 bitartean, goitik hasita: Austria, Luxenburgo, Belgika, Irlanda, Frantzia, Eslovenia. Euskal AE (0,48) talde horretakoa da, batez bestekoaren %95.
Hirugarren, berrikuntza apaldunak (batez bestekoaren %50-%90 bitartean): Txekiar errepublika, Portugal, Estonia, Lituania, Espainia, Malta, Italia, Zipre eta beste sei estatu, 0,42-0,27 artean. Laugarren, berrikuntza txikidunak (batez bestekoaren %50en azpitik): Bulgaria, Errumania (0,23-0,17).
Batasuneko Berrikuntza Adierazleen Panel berria –EIS 2017- 4 bloke nagusitan egituratzen da, 10 dimentsiotan, 27 adierazletan.
Euskal AE ongien, europar batez bestekoarekiko, lehen blokean, “Esparru baldintzak”, non dimentsio hauek dauden: “Giza baliabideak”, “Ikerketa sistema erakargarriak”, “Berrikuntzarako inguru egokia”.
“Giza baliabideetan”, alegia berrikuntzarako giltzarri diren pertsona oso ondo gaitu eta ikasien eskuragarritasunena, osatzen duten hiru adierazleak ikusgarri dira europar batez bestekoarekiko: “25-34 urte bitarteko doktore graduatu berriak” milako 2,24 dira Euskal AEn eta 1,85 28-EBn; “Hirugarren mailako hezkuntzadun 30-34 urte bitartekoak” %53,8 da gurean eta %38,2 europar batez bestekoan; "Etengabeko prestakuntzan ari diren 25-64 urte bitartekoak” %12,2 gurean eta %10,8 28-EBn.
“Ikerketa sistema erakargarriak” adierazleak zientzia-sarearen nazioarteko lehiakortasuna neurtzen du; hiru adierazle ditu, eta denetan nabarmentzen da Euskal AE 28-EBren aldean. "Miloi biztanleko nazioarteko zientzia ko-argitalpenak”, 939 Euskal AEn eta 494 Europan; “Nazioartean gehien aipatutako zientzia-argitalpenak” (bikainak), %10,64 Euskal AEn eta %10,56 28-EBn; “Doktore atzerritarrak doktore guztien ehunekoaren gainean”, %30,4 Euskal Aen eta %25,57 28-EBn.
“Berrikuntzarako inguru egokia” adierazleak abiadura handiko sareen ezarpena eta aukeran bultzatutako ekimena neurtzen ditu; Euskal AE nabarmentzen da “Banda zabalaren ezarpenean” (%25,5, 28-EBn %13,0).
“Enpresen inbertsioa” dimentsioan zifra bera dute Euskal AEk eta 28-EBk. Hiru adierazle dira. “Gastu pribatua I+Gn, BPGrekiko portzentaje gisa” %1,39 da Euskal AEn eta %1,30 europar batez bestekoan. “Berrikuntza gastua, ez I+G negozio zifrarekiko portzentaje gisa”, %0,51 Euskal AEn eta %0,76 28-EBn. “Prestakuntza ematen duten enpresak, langileen IKT teknologietako gaitasuna garatzeko edo hobetzeko” %25,24 da Euskal AEn eta %22,0 28-EBn.
“Berritzaileetan” haren hiru adierazleetako bi nabarmendu daitezke. “ETE berritzaileak produktu edo prozesuan ETE guztiekiko (%)” %33,31 Euskal AEn eta %30,90 28-EBn. “Barne berrikuntzadun ETEak ETE guztiekiko (%)” %31,11 Euskal AEn eta %28,77 28-EBn. “ETE berritzaileak marketin edo antolaketan ETE guztiekiko (%)”, %20,85 gurean eta %34,89 28-EBn.
Gainerako dimentsioetan europar batez bestekoaren azpitik gaude: “Finantzazioa eta laguntza”, “Loturak”, “Aktibo intelektualak”, “Eragina enpleguan” “Eragina salmentetan”.
European Innovation Scoreboard, EIS 2017
http://ec.europa.eu/growth/industry/innovation/facts-figures/scoreboards/index_en.htm
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62