2017/10/26ko prentsa-oharra
MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN (AHEK). 2017ko iraila
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %3,8 gehitu ziren 2017ko irailean
2017ko lehen bederatzi hiletan %2,7ko hazkundea.
Eustaten arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2017ko irailean %3,8ko urte arteko gehikuntza Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentek, prezio finkoetan. Abuztuaren aldean, salmentak %0,6 jaitsi, urtaro eraginik gabe.
Elikagaien salmentek %2,9ko gehikuntza, gainerako salgaienek %5,6koa.
Gehikuntzak hiru lurraldeetan: Bizkaian %4,0; Araban %4,0; Gipuzkoan %3,5.
2017ko lehen bederatzi hiletan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %2,7 gehitu, aurreko ekitaldiko aldi beraren aldean, lan-egutegiko termino homogeneoetan, prezio finkoetan. Bederatzi hil horietan, elikagaien salmentetan %+2,7; gainerakoenetan %+2,6.
Bizkaian, urteko lehen bederatzi hiletako salmentak %2,8 gehitu prezio finkoetan eta aurreko urteko aldi beraren aldean; Gipuzkoan %2,7; Araban %2,4.
Azalera handietako eta elikadura kate handietako langile kopurua %2,7 gehitu zen aurreko urteko hil beraren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62