2017/11/30eko prentsa-oharra
Euskal AEko biztanleen batez besteko errenta ia 600 eurotan gehitu da 2015ean
Familien batez besteko errenta 41.058 euro 2015ean, %2,4 gehitu da
Eustatek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiekin egindako Errenta Pertsonal eta Familiarraren Estatistika datuen arabera, 2015ean, Euskal AEko 18 urteko eta gehiagoko biztanleen batez besteko errenta pertsonala 19.968 euro, 2014an baino 589 gehiago.
Errentaren %59,8, lanetik; 11.950 euro batez beste.Gainerakoa: %27,1 gizarte-transferentzia edo prestazioetatik, batez beste 5.410 euro; %4,8 jarduera ekonomikoetatik, batez beste 952 euro; %8,2 kapital-errentetatik, higigarritik zein higiezinetik, batez beste 1.646 euro.
2014koen aldean, jarduera ekonomikoen errentak ehuneko %8,1 gehitu dira; transferentzienak %7,5; lanekoak %1,1; kapital-errentak %0,7 (higiezinak %+6,4, higigarriak %-1,1).
18 urteko eta gehiagoko biztanleen %87,5ek jasotzen du errentaren bat. %12,5ek ez du inolako sarrerarik izan 2015ean. Pertsonen %60,1en errenta Euskal AEko batez bestekoaren azpitik da, errentarik gabekoak barne; %11,8k batez bestekoa halako bi jasotzen du, 39.900 euro pasatxo.
Emakumeen batez besteko errenta ia 10.000€ txikiagoa gizonena baino
Errenta ez dago berdin banatuta gizon eta emakumeen artean. Euskal AEko gizonezkoek batez besteko 25.152€ errenta dute eta emakumezkoek 15.175€; gizonezkoek 9.977€ gehiago.
Gizonezkoen eta emakumezkoen errenta pertsonalen arteko alde nabarmenenak 65 eta 69 urte artean; gizonena, batez beste, 17.393€ gehiago.
Errenta pertsonal handiena 55 eta 59 urte bitartean eskuratzen da: 33.990 euro, batez beste, gizonek; 19.902 emakumeek. Adin horretako emakumeak daude 18 urteko eta gehiagokoen batez besteko errentatik gertuen; 66 euro falta.
Gipuzkoak du errenta pertsonalik altuena, 20.669€; Arabak, 19.787€; Bizkaiak, 19.589€. 2014koaren aldean, Gipuzkoan %4,0 gehitu da; Bizkaian %2,7; Araban %2,3.
Hiriburuetako batez besteko errenta pertsonalak Euskal AEko batez bestekoaren gainetik daude. Lehenen Donostia dugu, 23.469€; Bilbon 20.313€; Gasteizen 20.014€.
Familien batez besteko errenta 41.058 euro 2015ean
Familien batez besteko errenta, 41.058 euro 2015ean; familien erdiek 32.946tik beherakoa. Familia-errenta berau osatzen duten adin nagusikoen errentak batuz lortzen da. Gipuzkoak, pertsonen kasuan bezalaxe, familia-errenta altuena, 42.231€; Bizkaiak 40.887€; Arabak 39.133€. Euskal AEko familien batez besteko diru-sarrerak batez besteko errenta pertsonala 2,1 aldiz dira.
Familien batez besteko errenta %2,4 gehitu da 2014tik 2015era Erkidegoan. Gipuzkoan %3,9; Bizkaian %1,9; Araban %1,8.
Familien %62,3k Euskal AEko batez bestekoaren azpiko errentaren bat dute, edo errentarik ez. Errentarik gabe familien %2,2 bizi da. %8,9k batez bestekoa halako bi pasa jasotzen dute, 82.116 euro.
“Genero-arraila” bada familiaren diru-sarreretan. Errenta-jasotzaile nagusia gizon ala emakume izan, bada alderik. Familian errenta-jasotzaile nagusia gizon denean, batez besteko diru-sarrerak 45.180€ dira eta familia gehienak geruza ertain eta goikoetan metatzen dira; emakume denean familiaren batez besteko errenta 35.578€ eta beheko errenta-geruzetan daude.
Donostiak familia-errentarik handiena hiriburuetan
Donostiak familia-errentarik handiena, 47.915€; Bilbok 41.353€, Gasteizek 39.129€.
Eskualde mailan badira aldeak Euskal AEko 20en artean. 8 Erkidegoko batez bestekoaren gainetik, Gorbeia inguruak, Araban (49.339€); Plentzia-Mungia, Bizkaian (48.563€), Goierri Gipuzkoan (43.720€) nabarmen. Hamabi eskualde batez bestekoaren azpitik. Behealdean, Enkarterriak, Bizkaian (34.967€); Bidasoa beherea, Gipuzkoan (38.507€); Errioxa, Araban (32.901€) Euskal AEko baxuena.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62