2017/11/22ko prentsa-oharra

IKERKETA ZIENTIFIKO ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREI BURUZKO ESTATISTIKA-I+G (2016)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko I+G gastua %1,4 handitu zen 2016an, hiru urtez jaitsi ondoren

Enpresen gastuan %+2,3; Administrazioarenean %+5,2; Goi mailako irakaskuntzarenean %-3,7

2016an, Euskal AEn guztira 1.290,9 milioi inbertitu ziren Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologikoaren (I+G) jardueretan, aurreko urtean baino %1,4 gehiago, Eustaten datuen arabera. Hazkundea berriz, hiru urtez jaitsi ondoren.

Langile enplegatuak, 17.898 DOBn (Dedikazio Osoko Baliokidetzan) aurreko urtearen aldean %1,8 gutxitu. Ikertzaileak, 11.916 (DOB), %-1,4.

2016an, I+G gastua, BPGren %1,82, ehuneko 4 ehunen gutxiago aurreko urtearen aldean. Eurostatek argitaratutako behin-behineko datuaren arabera, %1,19 Espainian (%53 gainetik Euskal AE); 28-EBn, batez beste, %2,03 (Euskal AE %10,3 azpitik).

1 grafikoa: I+G gastuaren bilakaera, BPGrekiko (%)
Iturria: Eurostat eta Eustat. Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G

Euskal AEko I+G gastuaren %75,4 enpresek egikaritu zuten, haien pisua goraka gastu osoan

Enpresek I+G gastuaren %75,4 (972,9 milioi) egikaritu zuten; %17,5 (226,0 milioi), Goi-mailako Irakaskuntzak; %7,1 (92,0 milioi) Administrazioaren mendeko zenbait erakundek. Aurreko urtearen aldean, Enpresek %2,3 gehiago gastatu dute; Administrazioak %5,2 gehiago.; Irakaskuntzak %3,7 gutxiago.

1 taula: Euskal AEko I+Gko barne-gastua, egikaritze-sekoreen eta fondoen jatorriaren arabera (mila euro). 2016						
Iturria: Eustat. Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G

I+G gastuaren finantzaketan, portzentajeak aurreko urteetakoen antzekoak dira. Finantzaketa pribatuak, enpresen bidez, 719,6 milioi bideratu zituen ikerketara, guztizkoaren %55,7; %1,5 gehiago 2015ekoaren aldean; lehen diru-iturria.

Finantzaketa publikoak, 432,2 milioi, guztiaren %33,5; %+1,8. Goi mailako irakaskuntzak 40,3 milioi, funtsen %3,1; atzerritik 94,9 milioi, %7,4; 3,9 milioi, %0,3 irabazi asmorik gabeko erakundeetatik.

2 taula: gastuaren eta pertsonalaren bilakaera (DOB) Euskal Aen. 2008-2016
Iturria: Eustat. Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G

Langile enplegatuak, 17.898 DOBn (Dedikazio Osoko Baliokidetzan) Enpresetan 12.637 langile (guztien %70,6); Goi-mailako Irakaskuntzan 4.005 (%22,4); Administrazio Publikoan 1.256 (%7,0).

I+G langileen %35,6, emakumeak, 2016an

I+G dedikazio osoko langileen 6.375 (%35,6), emakumeak; I+G jardueretan emakumeek duten parte-hartzearen ehunekorik handienak Administrazio Publikoan eta Goi-mailako Irakaskuntzan dira, %55,0 eta %50,1. Enpresetan %29,1.

3 taula: I+G gastua egikaritza sektoreen arabera (%)				
Iturria: Eustat. Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G

Aurreko urtearen aldean Enpresaren sektoreak jarraitzen du izaten ikerketa-ahaleginik handiena egiten duena; lau urtez behera egin ondoren, zazpi hamarren gehiagoz, %75,4. Administrazio Publikoak %7,1, bi hamarren gehiago. Goi mailako irakaskuntzan, hainbat urtez goraka joan ondoren, bederatzi hamarren gutxiago, beste bi sektoreek irabazitakoa; %17,5.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko I+G gastua %1,4 handitu zen 2016an, hiru urtez jaitsi ondoren

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2017/11/22
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0014458_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali